Síguenos en redes sociales:

Getxoko Nazioarteko 47. Jazzaldiko Talde Lehiaketaren epaimahaiak aurtengo Talde Lehiaketan arituko diren finalistak aukeratu ditu

Aurten Europako 10 herrialdetako 49 taldek parte hartu dute lehiaketaren aurreko fasean

Getxoko Nazioarteko 47. Jazzaldiko Talde Lehiaketaren epaimahaiak aurtengo Talde Lehiaketan arituko diren finalistak aukeratu ditu. Uztailaren 3an, Lois Rivera Quartet taldeak irekiko du lehiaketa. 2017an sortu zen banda, bere ibilbidean zehar Galiziako jazz-eszenako hainbat musikari bildu dituena. Lois Rivera saxofoi-jotzailearen gidaritzapean, gaur egun honako hauek osatzen dute laukotea: Martin Otero (pianoa), Miguel Piñeiro (kontrabaxua) eta Esteban Lavigne (bateria). Guztiak A Coruñako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan heziak. Soinu modernoa garatzen dute, instrumentista bakoitzaren ekarpenei esker musika-espektro zabal baten laginak islatzen duena.

Hurrengo egunean, hilak 4, ostegunean, FLEN talde esperimentala jardungo da, Suediako eta Danimarkako musikari gazteek sortua, Välkommen till beren lehen albumean, hari instrumenturik gabeko jazzaren bide ugarietan sakontzen dute. Bere musikaren ezaugarria da formazioaren indarguneak eta aukerak aztertzea, free jazz-ean menturatzeko beldurrik gabe, eta soinu-adierazpen eta -testuren artean nabigatzea. Andreas Lundblom (tronpeta), Marius Zeeberg (saxo tenorra), Olle Lannér Risenfors (kontrabaxua) eta Kristian Remnélius (bateria) dira laukote honen kideak.

Hilaren 5ean Gerard Chumilla Quintet-en txanda izango da, Espainia, Frantzia eta Belgikako talentu gazteek osatutako boskotea, hain zuzen ere. Jazz estandarrak zein musika originala interpretatzen dituzte, Gerard Chumilla saxofoi jotzaileak konposatua, betiere bere sustraiak gogoratzeko asmoz, eta duela gutxi argitaratu dute beren lehen lana. Noé Sécula (pianoa), Eliott Knuets (gitarra), Joan Codina (kontrabaxua) eta Lluís Pérez-Villegasek (bateria) osatzen dute boskotea.

Azkenik, uztailaren 6an Nita azken finalista jardungo da, Anja Gottberg konpositore eta kontrabaxu jotzaile suediarra buru duen nazioarteko taldea. Antonio Moreno (tronpeta), Micheal Murray (saxo altua), Siebren Smink (gitarra) eta Magnus Austad (bateria)rekin batra. Gottbergek Amsterdamen sortutako laukoteak doinu sakon eta aldi berean sotilak uztartzen dituen estilo paregabe baten aldeko apustua egin du. Bere unibertso musikalak harmonia sofistikatuak eta elementu erritmikoak arakatzen ditu, esperientzia berritzailea sortuz.

Aurten Europako 10 herrialdetako 49 taldek parte hartu dute lehiaketaren aurreko fasean eta Suedia, Herbehereak eta Espainiako lau bandak arituko dira uztailaren 3tik 6ra Muxikebarri zentroan, 21:00etan, kontzertu nagusien aurretik.

Sariak

Lehiaketako lehen saria 4.500 €-koa da eta, horrezaz gain, irabazleek zuzeneko CD bat grabatuko dute. Halaber, jaialdiaren azken egunean arituko dira, kontzertu nagusiaren aurretik, eta Lovainako (Belgika) B-Jazz eta Eivissa Jazz (Eivissa Jazz) jaialdietan parte hartuko dute, Getxoko Jazzaldiak horiekin sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker. Bestalde, bigarren saria 1.900 €-koa da eta bakarlari onenak 950 € jasoko ditu.