Santurtzi bisitatu duen turisten kopurua % 19 igo da 2023an, 37.000 lagunetik gora bisitatu gaituzte eta. Gehienak Frantziatik (% 21), Erresuma Batutik (% 15) eta Alemaniatik (% 9) etorri dira. Bisitarien motibazioan aldaketa ikusi da, igo egin baita bisita gidatuei, interes-guneei edo naturarekin lotutako turismoari buruzko informazio eskaera. Nabarmenena eskaintza gastronomikoa izan da, udalerriko jatetxeei buruz % 46,63k agertu dute-eta interesa.

Horren harira, Karmele Tubillak, alkateak, azpimarratu bezala “turista eta bisitarien kopurua 2022koa baino nabarmen handiagoa da. Horrek argi uzten du gure herria erreferentea dela Euskadi ezagutzera datozen bidaiarientzat, Santurtzik duen berezko nortasunaz eta historia bereziaz blaitzen baitira gurera datozen turistak.” “Estatutik eta atzerritik datozen turistei dagokienez, gora egin du iazko kopuruak. Izan ere, atzerritik 3.000 lagunetik gora etorri dira eta Estatutik 8.000. Igoera nabarmen horrek argi islatzen du duela urte batzuetatik hona udalerria hartzen ari den garrantzia. Horrela, herriak berak eskaintzen duenak eta udalak egindako promozio-ekintzek emaitza ooparoa izan dute” gaineratu du.

Udalak turismoa sustatzeko politiken artean, zenbait ekintza egiten ditu Santurtzik bisitarien interesa erakarri nahian. Datuen arabera, turistek bi egun ematen dituzte herrian. Informazio-eskaerak batez ere jarduera horiek egiteko erreserbekin (% 25,61) edo bisita gidatuekin (% 24,93) daude lotuta. 2023an pantalanari buruz egindako kontsultak ere asko izan dira (% 8,31).

Hainbat ekintza antolatu dira 2023an. Horien artean, Agurtza atunontziari egindako bisitak, 348 guztira, hau da, 4.821 bisitari. Gogoan izan behar da hilabete batzuetan konpontzen izan dutela, hala ere, % 80 egin du gora bisitarien kopuruak. Museoa ezagutzera ere gero eta bisitari gehiago etortzen dira. Kopuru horrek % 33,91 egin du gora 2021etik. Datu horiei turismo-pantalanaren erabilera gehitu behar zaie, 548 lagunek erabili dute-eta, hau da, iaz baino % 8,09 gehiagok.

“Gure herrira eguna ematera datozen bisitariengan pentsatutako jardueren aldeko apustua egin izan dugu beti, bai jarduera antzeztuak, bai bisita gidatuak… desberdin egiten gaituzten zerbait eskaini eta gure ikurrak erakutsi nahi ditugu. Santurtzin asko dugu gu ezagutzera lehenengoz datozenei eskaintzeko, baina badago zer eskaini, hemendik gertu egonda ere, gure txokoak ezagutzen ez dituztenentzat ere. Azken horiek ere geureganatu nahi ditugu. Denak dira ongi etorriak, eta horregatik, guk denontzat izango den eskaintza baten aldeko apustua egiten jarraitu behar dugu” azpimarratu du Edorta Rodrigo Santurtziko zinegotziak.