Bilboko Udalak Dantza Plazetan programako edizio berri bat abian jarriko du
Larunbat honetan hasiko da Santiago Plazan erromerien, dantza-alardeen, erraldoien kalejiren eta haurrentzako ikuskizuen zikloa
Zazpi Kaleetako Santiago Plazak hartuko du larunbat honetan, urtarrilaren 27an, Dantza Plazetan edizio berri baten hasiera. Bilboko Udalak antolatzen duen programak euskal folklorea hiriko auzo ezberdinetako plazetara eta kaletara helaraztea du helburu.
Ekimen honen bitartez, erromeriak, dantza-alardeak, erraldoien kalejirak eta haurrentzako ikuskizunak doan eskainiko dira Bilboko biztanle guztiei, folklorea sustatzeko eta balioesteko asmoz.
Larunbat honetan Santiago Plazan programa honi hasiera emango duen erromeria Salbatzaile Dantza Taldearen eskutik egingo da. Castaños auzoko taldeaz gain, beste zortzi taldek parte hartuko dute abenduaren amaierara arte 2024ko Dantza Plazetan zikloan: Batasuna Arrizbide, Beti Jai Alai, Bihotz Alai, Deustuko Folklore, Gaztedi, Ibai-Arte, Ondalan Erraldoien Konpartsa eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarra.
Temas
Más en Albisteak
-
Udalerriaren etorkizuna diseinatzeko parte-hartze prozesua abiarazi du Amorebieta-Etxanok
-
Suaren aurrean nork bere burua babesteko kontzientzia hartzeko kanpaina abiarazi du Bilbok
-
Cirque du Soleil Barakaldora helduko da
-
Cratère Surfaces: arte eszenikoetako jaialdian parte hartzeko deialdia ireki du Etxeparek