Santurtziko itsas inauteriak iragartzeko kartela diseinatzeko lehiaketa jarri du abian Santurtziko Udalak. DBHko 4. mailako eta batxilergoko 1go mailako ikasleei zuzenduta dago, aurkeztutako diseinuetako bat aurtengo kartela izan dadin. Udalak 200 euroko lehen saria emango dio epaimahaiak aukeratutako kartelaren egileari, eta 100 euroko bigarren saria Santurtziko Udaleko Sare Sozialetan "atsegin" gehien lortu duen kartelaren egileari.
Udaleko Kultura arloko ordezkariek, Merkatari Batuak elkarteko kide batek, , 2023ko Itsas Inauteriak irabazi zituen taldeko kide bat,Santurtziko Jai Batzordeko beste batek eta herriko artista batek osatutako epaimahaiak aukeratuko dute kartela. Halaber, epaimahaiaren erabakia urtarrilaren 30ean argitaratuko da eta telefonoz jakinaraziko zaio ikastetxeari.
Sari-banaketa otsailaren 2an egingo da, zentroarekin zehaztutako ordutegian, Santurtziko Arrantzaleen Kofradian, eta irabazleen ikaskide guztiak gonbidatuta daude bertara joateko.
Epaimahaiaren eta herritarren sariak
Santurtziko Udalak 200 euroko lehen saria emango dio epaimahaiak aukeratutako kartelaren egileari, eta 100 euroko bigarren saria Santurtziko Udaleko Sare Sozialetan "atsegin" gehien lortu duen kartelaren egileari.
Irabazleei baleak emango zaizkie Santurtziko Merkatari Batuak elkarteari atxikitako saltokietan gastatzeko. Bi sariak ezin dira batu; beraz, epaimahaiaren erabakia eta herri-bozketa kartel beraren alde egiten badira, bigarren saria sare sozialetan boto gehien jaso dituen bigarren kartelari egokituko zaio.
Epaimahaiak saritutako kartela erabiliko da 2024ko Santurtziko ITSAS INAUTERIAK ofizialki iragartzeko.
“Ekintza honetan, Santurtziko Merkatarien Elkartearen laguntza izango dugu berriz ere, eta eskerrak eman nahi dizkiegu lehiaketa honetan eta gure ekonomia kalean dinamizatzeko elkarrekin abian jartzen ditugun jarduera askotan emandako laguntzagatik” azaldu du Itziar Carrocera Kultura, Euskara eta Kiroletako zinegotziak. Gainera, adierazi duenez, "herritarrek ere parte hartzea nahi dugu, eta, horregatik, bi sari egongo dira, bata profesionalek emandakoa eta bestea herritarrek. Azken hori udalaren sare sozialen bidez bozkatu ahal izango da urtarrilaren 26ko 15:00etatik urtarrilaren 30eko 23:59ra arte, “atsegin” bakar bat emanez".