Bilbotarrek beren hiriko 65 eraikin baino gehiago barrutik ezagutu ahalko dituzte Open House jaialdiari esker. Aurten urriaren 7an eta 8an ospatuko du bere zazpigarren edizioa "Ciudad (in)material. Hiri (ez)materiala" goiburuarekin. Edizio berri honek hainbat galderari erantzuten saiatuko da, hala nola, hiria zerez dagoen egina, zenbat baliabide kontsumitzen dituen eta zer modutan alderdi ukiezinek.

Open House Bilbaoren zazpigarren edizioak gogoeta egingo du hiria osatzen duen dimentsio ukigarri eta ukiezinaz, arkitekturaren eta hirigintzaren ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-jasangarritasunaz. Jaialdiak hirurogeita bost leku baino gehiagotako ateak irekiko ditu hirian, eta 19 jarduera osagarri programatuko ditu, era guztietako publikoentzat, espazio publikoan garatzeko.

Open House Bilbaoren helburua da ahalik eta jende gehienarengana iristea, bai arkitekturan espezializatu gabeko publikoarengana, bai sektoreko profesionalengana. Horretarako, kultura-programa zabala diseinatu da. Programa horren barruan, jarduera nagusia Bilboko eraikin esanguratsuetan bisita gidatuak egitea da, haien arkitektura, historia eta kultura ezagutzeko.

Gune horietara egingo diren bisitetan ez da beharrezkoa aurretik izena ematea. Bisitak ehunka boluntarioren inplikazioari, konpromisoari eta gogo biziari esker egingo dira: boluntario horiek sarrerak eta bisita bera kontrolatuko dituzte. Bisita 20 minutu inguruko ibilbide gidatua da, 10-25 pertsonako taldeetan, bisitatu beharreko espazioaren ezaugarrien arabera.

Bisitaldiak doan eskaintzen dira, eta xedea da arkitekturaren zeregina zabaltzea, ikuspegi estilistiko, tipologiko eta historiko batetik ez ezik, ikuspegi sozial batetik ere bai, eraikinen barruan bizitako historiak azalduz, haiek baitira, azken batean, hiriaren funtsa. Eta, era honetan, herritarra turista bere hirian jai giroko asteburu batean turista sentitu dadila sustatzea.