Pasa den igandean, abenduaren 19a, 25 urteko gizon bat atxilotu izan zen Santutxu auzoan osasun publikoaren kontrako delitu batengatik, hain zuzen, droga-trafikoagatik. Bilboko Udaltzaingoak egin zuen atxiloketa.

Ikerketa urrian hasi zen, herritarren laguntzari esker. Bizilagun batek kexa bat agertu zuen, Santutxuko bizilagun bat inguru hartako gazteekin aritzen zelako, eta haietako batzuk adingabeak zirelako, ikasleak Boluetako eta Santutxuko ikastetxeetan, eta horrek jarri zuen erne Udaltzaingoa. Kontu hori baieztatu zuten udaltzainek, eta ondoren hura zaintzeko prestamen bat antolatu, eta azkenean gizona kalean atxilotu.

Hona zertzuk dekomisatu zitzaizkion: hogeita hiru poltsa marihuana, gramo batekoak (1); hamabi poltsa marihuana, 0,5 gramokoak; hamazazpi poltsa haxix, 0,5 gramokoak eta 5 gramo kokaina eta 800 euro eskudirutan ere bai.

Poliziak jakinarazi zuenez, gizonak baditu aurrekari penalak, eta epaileen esku utzia izan da.

Marihuana saltzeko denda bat itxi dute

Bilboko Udaltzaingoak materiala konfiskatu eta kannabidiol-olioa (CBD) eta kosmetika-olioa bezalako produktuak merkaturatzen dituen establezimendu bat zigilatu du, ustez marihuana saltzeagatik.

Iparragirre kalearen eta Poza Lizentziatuaren elkargunean dago denda, eta "loreak, polena, CBD olioa, bapeak eta kosmetika" saltzen ditu, establezimenduak bere fatxadan iragarri duenez, nahiz eta, dirudienez, marihuana saltzen zuen.

Udaltzaingoaren patruila batzuek aipatu establezimendua miatu zuten astearte gauean, eta hainbat material-kaxa konfiskatu zituzten.