Euskal Herriko Unibertsitateko Miren Basaras irakasleari eman diote CAF-Elhuyar merezimendu-saria
Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle Miren Basaras Ibarzabalek irabazi du CAF-Elhuyar merezimendu-saria, mikrobiologiaren eremuan euskarazko dibulgazioan "erreferentea izateagatik".
Patronatuak aintzatetsi nahi izan du covid-19aren pandemiaren garaian gaixotasuna ulertarazteko eta prebentzio-neurriak hartzeko egin zuen lana, “modu ulergarrian beti, alarmarik piztu gabe eta ikuspegi sozial handiarekin. Eta, horretaz gainera, euskarari eta euskarazko hedabideei emandako lehentasunezko tratamendua” azpimarratu nahi izan du Patronatuak.
CAF-Elhuyar sariketaren 30. edizioko sariak “konta(kta)tu” lelopean banatu dira eta Basaras ez da izan Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile saritu bakarra. Dibulgazio-artikulua kategorian, Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Ander Tobalina Novok irabazi du saria, “Arau berriak, jostailu berriak” izeneko artikuluarekin. Lana saritzeko orduan, epaimahaiak nabarmendu du gaurkotasun bete-beteko gai bati heldu diola egileak, eta “argi erakusten duela teknika berriek esparru berriak irekitzen dituztela”. Horrez gain, azpimarratu dute ezen, fisika kuantikoa berez azaltzen zaila bada ere, artikulua erraz eta gustura irakurtzen dela.
Doktore-tesiaren artikulua kategoriako saria, berriz, Materialen Fisika Zentroko (CSIC-UPV/EHU) Antton Babaze Aizpuruak eskuratu du, “Argi ibili kuantikarekin” lanari esker. Kasu honetan, egileak transmititzen duen pasioa azpimarratu nahi izan du epaimahaiak. Artikulua, idazketa aldetik, “argia eta irakurterraza” iruditu zaie, eta “adibide erakargarriak” erabili dituela ere nabarmendu dute.
Kategoria honetan, halaber, beste lan bat gailendu nahi izan du epaimahaiak, aipamen bereziaren bidez. Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Uzuri Albizu Mallea izan da saritua, “Matematika, hezkuntza eta generoa gurutzatzen diren lekuen kartografia” lanarekin. Lan honek balorazio ona jaso du, diziplinartekotasunaren adibide bikaina delako, tesia “ondo azalduta” dagoelako, eta “matematikari buruzko beste ikuspegi bat eskaintzen duelako”.
Saridun guztiek 2.000 euroko ordaina eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bana jaso dute.
Temas
Más en Sociedad
-
Esta es la razón por la que los bots no pueden marcar la casilla 'No soy un robot'
-
Entra en vigor la prohibición de inscribir directamente a los bebés nacidos por gestación subrogada
-
El arzobispo de Burgos declarará el 7 de mayo por una denuncia de las exmonjas de Belorado
-
“Eventos como el apagón pueden provocar situaciones de pánico o ansiedad altamente contagiosas”