115 lagunek hartu dute parte ekainaren 7an amaitu egin den Mugi Tolosa ekimenaren edizio honetan. Programa honek 32 irteera eskaini egin ditu edizio honetan, zeinak 152 partaide batu dituen guztira, 229ra ere iritsiz, adibidez, inauteri bezperako ibilaldian. Hori horrela, Mugi Tolosak, gorakada nabarmena izan du aurten eta pandemia aurreko zifrak berreskuratu ditu, antolatzaileen esanetan.

2022ko urriaren 5ean hasita, ohiko moduan, asteazkenero, Zerkausitik bi taldetan banatuta egin dira irteerak: 10:30ean lehen taldea eta 11:00etan bigarrena. Lehen talde honetan, pertsona helduenak 91 urte zituen eta bigarrenean, 97 urte. Ibilaldiak herrian zehar egin dira, baita Donostiara txangoa maiatzean edota ekintza bereziak ere, hala nola, gabonetan, egutegiak eta aterkia opari, inauteri bezperan, txaranga eta txistorra janarekin edota azken egunean, Ibarrarekin batera, yoga, musika eta txistorra janarekin ere.

Ibilaldi oro herriko boluntario ezberdinen laguntzarekin egin da, ikastetxetako ikasleak barne. Ibilaldiko, guztira 60 boluntarioko taldea osatu da. Horren harira, Tolosako Udalak eskerrak ematen dizkie guztiei, egindako lanagatik eta eskainitako laguntzagatik eta bereziki ikastetxeetako boluntarioei, beren inplikazio gabe MUGIk ez lukeelako hainbeste gurpildun aulki mugitu ahal izango.

Beste urte batez, beraz, Mugi Tolosak, ohitura osasuntsuak sustatu eta, gainera, sozializatzeko aukera ere eskaini die adineko pertsonei, parte-hartu dutenen arteko harremanak sustatuz. Izan ere, aipatu ekimena adineko pertsonen topaketarako eguna eta egitasmoa da, kalera atera eta lagun artean paseo atseginak emateko ekimena, alegia.