Gasteizko Udalak ibilgailu elektrikoak birkargatzeko 84 puntu berri ezarriko ditu hirian, 21 espazio publikotan banatuak egongo direnak. Guztira 21 espazio publiko erabiliko dira, eta bakoitzak bi karga-hartune eta lau aparkaleku izango ditu. “Hiriaren elektrifikazioan lan egiten jarraitzen dugu”, esan du Gasteizko alkate Gorka Urtaranek proiektuaren aurkezpenean.

Zerbitzuaren enpresa esleipendunak posteak toki hauetan jarriko ditu:

  1. Gazalbide merkataritzaguneko aparkalekua.
  2. Sansomendi kaleko aparkalekua.
  3. Ballester Apezpikuaren kalea 33ko aparkalekua.
  4. Madril kalearen eta Betoñuko Atearen arteko elkarguneko aparkalekua.
  5. Sutaustegi Zaharreko aparkalekua.
  6. Biosferaren ibilbideko aparkalekua.
  7. Gamarrako aparkalekua Barratxi kalean.
  8. Aralar Mendiaren kaleko aparkalekua. Osasun-zentroa.
  9. Ibaiondo Gizarte Etxeko aparkalekua.
  10. Tarragona kaleko aparkalekua (Lakua hotelaren alboan).
  11. Ramon Rubial kaleko aparkalekua.
  12. Juan Gris kaleko aparkalekua. Zabalgana Gizarte Etxea.
  13. Pedro Asua kaleko aparkalekua. San Martin parkeko barrualdea.
  14. Teodoro Dublang Margolariaren kaleko aparkalekua. (San Martin parkeko barrualdea).
  15. Kexaako Gazteluaren kaleko/Fontetxako Gazteluaren kaleko aparkalekua (Eroski parean).
  16. Kexaako Gazteluaren kaleko aparkalekua (Karmeldar Oinutsak kaleko ekipamenduaren lursailaren hegoaldean).
  17. Kexaako Gazteluaren kaleko aparkalekua (Bernedoko Gazteluaren kaleko bizitoki-lursailaren iparraldean).
  18. Amadeo García de Salazar plazako aparkalekua.
  19. Geltoki plazatxoko aparkalekua.
  20. San Martin plazako aparkalekua.
  21. Iturritxu aparkalekua.