Umeei identifikatzeko eskumuturrekoak banatuko ditu Donostiako Udaltzaingoak Aste Nagusian
Donostiako Udalak umeei identifikatzeko 1.000 eskumutur banatuko ditu larunbat honetan, abuztuak 13, hasiko den Aste Nagusian ezustekorik gerta ez dadin.
Eskumuturreko hauek, 18 urte beheragokoentzako daude eginak eta haurraren izen-abizenak eta gurasoen edo pertsona identifikatzailearen telefono mugikorreko zenbakia jartzeko aukera dute.
Sistema hau prebentzio gisa jarri da martxan eta helburua, umeren bat galtzen bada, azkar identifikatzea da. Martin Ibabe, Herri Segurtasuneko eta Herri Babeseko zinegotziaren hitzetan “sistema honekin, gurasoek segurtasun handiagoa izango dute. Izan ere jende asko dagoen lekuetan haurra galtzen bazaie errazago identifikatu ahal izango da”.
Eskumuturreko hauek, doakoak izango dira eta Donostiako Udaletxean, Zurriolako zein Cervantes plazako unitate mugikorretan eta Boulevard parean gauetan jartzen den unitate mugikorrean ere bai.
Puntu morea Aste Nagusian
Horrez gain, Donostiako Udalak deia egin du eraso sexistarik gabeko Aste Nagusi baten alde. Udal korporazioa Aste Nagusian jarriko den puntu morean izan da. Puntu horretan eraso sexisten aurkako informazioa eta sentsibilizazioa sustatuko dira, eta era berean, bertaratzen diren emakumeei inroamazioa eta behar duten laguntza emango zaie.
Donostiako alkate Eneko Goiak esan du, puntu horrek Udalak aspalditik egiten diharduen lana erakusten duela, hain zuzen ere, eraso sexisten aurkako arloko lana, informazioa, prebentzioa eta arreta emanez. Era berean, honakoa azpimarratu du: "Dispositibo berezia prestatu dugu jaietan horrelako erasorik gerta ez daitezen, eta hiritarrei dei egin nahi diegu, guztiok konpromisoa har dezagun gure hirian horrelako erasoak ekiditeko".
Bestalde, Berdintasun zinegotzi Ane Oyarbidek segidakoa adierazi du: "Puntu morea batu egingo zaie martxan jarri diren beste hainbat sergurtasun neurriei. Dei egin nahi dugu Donostia eraso sexistarik gabeko hiria izateko".
Puntu morearen ordutegia
- Larunbata, abuztuak 13: 19:00 - 05:00
- Igandea, abuztuak 14: 17:00 - 05:00
- Astelehena, abuztuak 15: 15:00 - 05:00
- Asteartea, abuztuak 16: 12:00 - 15:00 / 19:00 - 04:00
- Asteazkena, abuztuak 17: 15:00 - 05:00 / 19:00 - 04:00
- Osteguna, abuztuak 18: 15:00 - 05:00 / 19:00 - 04:00
- Ostirala, abuztuak 19: 17:00 - 05:00
- Larunbata, abuztuak 20: 17:00 - 05:00
Temas
Más en Sociedad
-
El ocio en la era de la hiperplanificación: ¿Por qué reservamos todo con tanta antelación?
-
"Tras el histórico acuerdo, toca remangarse entre todos para mejorar los resultados la escuela pública”
-
Una mujer afectada por fibromialgia gana la batalla con la Seguridad Social: le ordenaron volver a trabajar hasta cuatro veces
-
La Red de Personas Torturadas de Euskadi pide el reconocimiento como víctimas de vulneraciones de derechos humanos