Gasteizko Udalak espazio berria sortu du bere webgunean
Eskoletako jolastokiak naturalizatzeko abiarazitako estrategia azaltzen dute
Espazio berria dauka Gasteizko Udalaren webguneak. Bertan, eskoletako jolastokiak naturalizatzeko abiarazitako estrategia azaltzen dute.
Atal honetan, programa berri honen arrazoiak azaltzen dira. Programaren bitartez ikastetxeetako aisialdi-eremuak aldatzen ari dira, asfaltoaren ordez belarra, landareak eta jolasak jarrita. Orain arte egindako esku-hartze motak eta aurrerantzean egingo direnak ezagutu ahalko dira webgunean.
Txagorritxuko haurreskolan egin zen lehen eraldaketa, eta, gero, Mariturriko haur-eskolan. Elkarrekin taldearekin adostutako aurrekontuari esker, 2022an zehar beste bost ikastetxetako jolastokiak eraldatuko dira, leku inklusiboagoak izan daitezen, hezkidetzazkoak, jasangarriak eta naturalizatuak.
Proiektua Klimaren eta Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza Planaren (PACES) -gaur egun idazketa-fasean- eta Hiri Azpiegitura Berdearen Estrategiaren baitan kokatzen da. Azken honek hiriko azpiegitura berdearen sistemako zerbitzu ekosistemikoak naturan oinarritutako konponbideen bitartez maximizatzea du helburu.
Horretaz gain, programa bat dator Hezkuntza Zerbitzuaren 2016-2022 aldirako Plan Estrategikoaren printzipioekin eta ildoekin, eta Gasteizko Udalaren hezkuntza-ekintzen oinarri den esparru teorikoarekin (Hiri Hezitzaileen Kartan jasoak)
Udalaren Hezkuntza Zerbitzuak, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (CEA) eta Udalaren Mantentze Zerbitzuak hartzen dute parte programan.
Temas
Más en Sociedad
-
El nuevo registro de alquileres de corta duración supera las 3.000 solicitudes en Euskadi, con 2.605 para fin turístico
-
Un hospital de Pamplona permite por vez primera la visita a sus pacientes de perros domésticos
-
Alerta por la presencia de THC en gominolas procedentes de la República Checa y Eslovaquia
-
Euskadi no acogerá menores migrantes por su alta ocupación