Euskal Herriko Unibertsitateak 460,3 milioi euroko aurrekontua izango du 2022an
Euskal Herriko Unibertsitateak 460,3 milioi euroko aurrekontua izango du 2022ko ekitaldi honetan. Errektorego taldeak aurrekontu horren aurreproiektuaren zifrak aurkeztu egin ditu dagoeneko Gobernu Kontseiluaren bileran.
Iazko ekitaldian, Euskal Herriko Unibertsitateak 437,37 milioi euroko aurrekontua izan zuen. Horrenbestez, oraingo ekitaldirako aurkeztutako aurreproiektuaren zenbatekoa %5,24 handitu da aurreko ekitaldikoarekin alderatuta.
Dokumentua Gobernuaren Kontseiluan aurkeztu ondoren, organo horretako kideek zuzenketak aurkeztu ahal izango dituzte martxoaren 17tik 25era bitartean. Ondoren, dokumentua Gobernu Kontseiluari helaraziko zaio berriro, hil horretako 31n onar dezan. Onartuz gero, UPV/EHUren Gizarte Kontseiluari bidaliko zaio, eta han, hala iritziz gero, behin betiko onartuko da.
HONORIS KAUSA DOKTOREA IZENDATZEA
Susan Jocelyn Bell Burnell irakasle eta ikertzaileari honoris causa doktore titulua ematea ere erabaki du gaur Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak. Ekimena Zientzia eta Teknologia Fakultateak bultzatu du, Fakultateko Batzarrak 2019ko urriaren 16an hartutako erabakia dela eta. Erabaki horretan, proposatutako irakaslearen bikaintasun akademikoa jaso zen. Jocelyn Bell Burnell doktoreak irrati maiztasunen espektroko lehen anomalia astrofisikoa identifikatu zuen, eta, horrek pulsarrak aurkitzea ekarri zuen. Aurkikuntza hori gertatu zen doktorego ikasketak egiten ari zenean Cambridgeko Unibertsitatean, eta aparteko eragina izan zuen bai grabitazioaren fisikan bai ondoren grabitazio uhinen detekzioan.
Temas
Más en Sociedad
-
En imágenes: Final del II Campeonato de Mus de Grupo Noticias
-
El Gobierno español aprueba prohibir la publicidad de combustibles fósiles y aumentar los precios en la reventa de entradas
-
El Gobierno vasco amplía el alcance y las cuantías de las becas universitarias para el próximo curso
-
Viajes por 50 euros y con tu mascota: abierto el plazo del nuevo programa del Imserso