23 etxebizitza eraikiko dira Tolosako San Frantzisko pasealekuan
Tolosako Udalak argi berdea eman dio zinegotzien dedikazioaren araubidea aldatzeari, joan den ostegunean ospatutako 2022ko lehen Osoko Bilkura. Bertan, Xarles Iturbe Pasabanek (EAJ-PNV) zinegotzi kargua hartu zuen.
2022 urterako udal langileen eta dedikazioz aritzen diren korporazioko kideen ordainsariak %2 igotzea onartu zen aho batez eta hasierako onespena eman zitzaion Tolosako Udaleko giza baliabideak arrazionalitzatzeko programari, EAJ-PNV eta PSE-EEren aldeko botoekin eta EH Bilduren aurkako botoekin.
BEHAR BERRIEI ERANTZUTEKO ERALDAKETA PROZESU INTEGRALAREN BAITAN
Herritarrei kalitatezko arreta eta zerbitzuak bermatzen jarraitzeko helburuarekin eta behar berriei erantzuteko asmoz, aldaketa sakoneko prozesu integral batean murgilduta dago Tolosako Udala eta eraldaketa prozesu integralaren barruan kokatzen da, baita ere, Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko Programa.
Honekin batera, udalaren antolamendu berria ezarri da, lanaren antolakuntza berria martxan jarri modu planifikatugoan eta koordinatuagoan lan egiteko, administrazio elektronikoaren ezarpenean urrats garrantzitsuak egin dira, udal organigrama berria eta lanpostuen balorazioa martxan daude, telelanerako araudia garatu da eta eta prestakuntza plana ere bai.
Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko programak helburu du antolakuntza-egiturak nahiz lanpostuak aldatzeko aurreikuspenak egitea, alor jakinetako langileei mugaturiko lehiaketak egitea lanpostuak betetzeko, barne sustapenerako neurri bereziak zehaztea eta erretiro aurreratua sustatzeko sistema bat ezartzea, plantila gaztetu ahal izateko eta langile publikoen erretiro mailakatua bultzatzeko.
Izan ere, 2018. urtean Tolosako udalak Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko Plana- Enplegu Plana- onartu bazuen ere, 2019 martxoko Auzitegi Gorenaren erretiro aurreratuagatiko primen inguruko epaiak legez kontrakotzat jo zuen prima horien aplikazio automatikoa. Auzitegi nagusiek emandako epaiak jubilazio primen ordainketa ukatzen zuenez, Giza Baliabideen Arrazionalizazio plana berritu egin da beharrezkoak diren egokitzapen eta eguneratzeak egin eta aurre-jubilazio primak ordaindu ahal izateko.
Atzoko Osoko Bilkuran onartutako proposamena da, pizgarriak Udalhitzeko lan hitzarmenak zehaztutako kopuruetara ekartzea, kopuru horiek hobetuta. Izan ere, orain artean, Tolosako Udaleko langileek prima bikoitza kobratu dute.
Hortaz, proposamena da, esaterako, 2 urte lehenago erretiratzen den langileak, gehienez ere, orain artean kobratuko lituzkeen 18 hilabete ordez (prima bikoitza), 11 hilabete kobratzea. Udalhitzeko lan hitzarmenak zehaztutako hilabeteak 9 + 2. Aldaketa hori modu progresiboan emango da 2022tik 2027 urte bitartean:
Temas
Más en Sociedad
-
El nuevo registro de alquileres de corta duración supera las 3.000 solicitudes en Euskadi, con 2.605 para fin turístico
-
Un hospital de Pamplona permite por vez primera la visita a sus pacientes de perros domésticos
-
Alerta por la presencia de THC en gominolas procedentes de la República Checa y Eslovaquia
-
Euskadi no acogerá menores migrantes por su alta ocupación