Txikiak handi egiteko hezkuntza osoa Andramari Proiektu pedagogikoa
Ikaslearen irteera-profila du helburu: maila bakoitzean ikasleak bereganatu behar dituen ezagutzak, gaitasunak eta konpetentziak zehaztuta daude
ANDRAMARI Zornotzako Ikastolak badaki nolako pertsonak hezi nahi dituen. Helburu horiek betetzeko eraiki du hezkuntza prozesu osoa, maila bakoitzean ikasleak bereganatu behar dituen ezagutzak eta konpetentziak zehaztuz.
Andramari Ikastolaren Pedagogia eraldatzaileak ikaslearen irteeraprofila du helburu: Maila bakoitzean ikasleak bereganatu behar dituen ezagutzak, gaitasunak eta konpetentziak zehaztuta daude. Irteera profilaren arabera eraiki da hezkuntza-prozesuaren curriculum osoa.
Hau guztia errealitate bihurtzeko ezinbestekoa da ume-ikasleen autoestimua, ongizatea, hau da, adimen emozional osasuntsua izatea. Gauzak horrela, Andramarin Hezkuntza psikologoa eta Hezkuntza komunitaterako Laguntza taldesendoa dute
, ikasketa prozesutik harago, “pertsona” (ikasle, guraso edo irakasle) ahalduntzeko.
HAZIA PROIEKTUA
Haurrak berezkoa dakar.
Azken urteotan Haur Hezkuntzarako (0-6 urte) marko pedagogiko berria eta propioa sortzen burubelarri aritu dira, eta Hazia proiektua sortu dute. Hazia proiektuan haurraren erritmo biologiko-kognitiboak zainduz eta bere ongizate emozionalerako giroa bermatuz, haur bakoitzaren berezko gaitasunei hazten laguntzea dute
egiteko nagusia. Pertsonaren oinarriak lehen sei urteetan errotzen direla jakinik, familiarekin batera lantzen dute bere garapen integrala, kontuan hartuz haurrari bere iniziatibek eragiten diotela bai ikaskuntzarako gogoa bai harremanetan
sozializatzeko bidea. Horrela, haurrak bere kideekin eta helduekin bizitako esperientzien bidez eraikitzen du bere nortasuna eta autonomia, bizitza osorako beharrezko dituen oinarriak eskuratzeko. Ikastolak haurrari segurtasuna
bermatzen dion testuingurua eskaintzen dio, bere ahalmenak sustatuz ahalik eta gehien garatu ditzan.
KIMUA PROIEKTUA
Umea gora dator
Gora datorren kimua da umea Lurrarekin, urarekin, argiarekin eta haizearekin bat eginik eta gainerako Pertsonaren konpetentziak aldi honetan, sei eta bederatzi urte bitarteko adinetan garatzen dira,eta haur hezkuntzan hasitako garapen integralari jarraipena ematen dio ikastetxeak. Izan ere, logika eta arrazoiketa lantzeko adinean dago umea, ingurua behatuz eta ulertzeko nahiz adierazteko tresnak eskuratuz. Hori guztia zaintzen dute, umeak bere jakingurari eta esperientziei esker ikasten baitu, gizartean bizitzeko eta planteatzen zaizkion arazoei aurre egiteko.
EKIA PROIEKTUA
Gaztetxoa lau haizetara doa
Gaztea bidegile eta hezitzailea bidaide. Konpetentzietan oinarrituz eta integrazioaren pedagogiaren bitartez, gaztearen gaitasunei etorkizunerako oinarri sendoak ematea dute eginkizun nagusia, norbanako, bizikide eta izaki moduan.
Pertsonaren ikasketa-ibilbidea eta anerako prestakuntza bideratzen denez 9-16 urte bitarteko etapa horretan, jakintza akademikoaz harago bizitzarako konpetentziak eskaintzen dizkie, integrazioaren pedagogian ardaztuta, ikaskuntza
kooperatiboa erabiliz, gaitasun digitalak garatuz eta ebaluazio hezigarriaren bitartez. Heziketa oso hori, gainera, euskal kulturan oinarritzen dute.