Donostia eta Biarritz arteko bidea autobusez egiteak saria dauka. Bi hiriak lotzen dituen autobus zuzenak 3000 bidaiarira iritsi egin da hilabete honetan, eta dagoeneko zifra bikain bezain borobil hori lortu du. Zerbitzu hau joan den uztailaren 14an jarri zen martxan lehen aldiz, eta eragin handia izan du Donostiako merkataritzan zein ostalaritzan.

Donostia eta Biarritz lotzen dituen autobus zuzena oso harrera ona izaten ari da bi hirietan, uztailaren 14ean martxan jarri zenetik. Hilabete batean 3000 bidaiarira iritsi da zerbitzua, eta horrek eragin positiboa izan du Donostiako merkataritzan eta ostalaritzan.

Donostiako eta Biarritzeko turismo-erakundeek hilabeteak daramatzate ezaugarri komun ugari dituzten bi hiri marka turistiko bakarraren pean elkartuko dituen sustapen turistikoko lankidetza eta estrategia komuna lantzen, indarguneak batuz eta publiko berriak lortuz.

3000. BIDAIARIAK SARIA IZAN DU

Arrakasta hori ospatzeko, Sustapen Ekonomikoko zinegotzigoak eta hiriko merkatarien plataformak, San Sebastian Shopsek; Turismoa eta Ekonomiaren Garapena arloen arteko lankidetzaren bidez, 200 euroko balioa duen txeke bat eman diote 3000. bidaiariari. Saria, San Sebastian Shops plataformari atxikitako, tokiko saltokietan kontsumitzeko aukera izango du irabazleak.

Marisol Garmendia Garapen Ekonomikoko zinegotziak adierazi duenez, "Oso pozik gaude ekimen honekin; izan ere, bi hiriak onuradun atera gara bisitarien trukearekin. Zerbitzu hau Donostiako ekonomia suspertzen laguntzen duen beste tresna bat da guretzat".

Lehenengo ekintzak uztailaren 14an jarri ziren martxan. Marka turistiko berriaren "Donostia - Biarritz: bi hiri, helmuga bat" webgunea kaleratuz, eta Donostia eta Biarritz 60 minututan lotzen dituen autobus zuzena martxan jarriz.