Amaitu egin da Egokitu udako campusaren aurtengo edizioa
Amaitu egin da Euskal Herriko Unibertsitateak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera sortu eta garatutako Egokitu (Euskal Gazteen Orientaziorako Ikastaroa. Talentoa Unibertsitatean) udako ikastaroa. Edizio honetan 80 gazte inguruk hartu dute parte; iaz, aldiz, koronabirusaren pandemiak sortutako egoera dela eta eten behar izan zen.
Aimar Insausti UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ekintzailetza eta Transferentzia zuzendariak oso positibotzat jo du aurtengo edizioa. "Programa honen helburua da unibertsitate aurreko ikasleek modu ludikoan ezagutzea, egin ahal izango dituzten fakultateak eta ikastegiak, bertan egingo baitituzte unibertsitate ikasketak, bai eta unibertsitate ikasketak egin ondoren garatu ahal izango dituzten lanbideak ere", adierazi du Insaustik.
Udako campus honek helburu nagusi du 14 eta 17 urte bitarteko gazteak ludikoki hurbiltzea unibertsitatearen mundura eta, ondorioz, enpresa mundura bertara. Aurten programan parte hartu dute informatika Fakultateak, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak, Arkitektura Goi Eskola Teknikoak, Zuzenbide Fakultateak, Kimika Fakultateak eta Ekonomia eta Enpresa Fakultateak. Gainera, ikastegiek unibertsitatearekin partaidetza puntualak izan dituzte lankidetzan aritu ohi diren kanpoko erakundeen aldetik, hala nola DIPC, CFM, Ertzaintzako ofizialak eta enpresa pribatuak. Horrela, parte hartzaileek harremanak izan dituzte unibertsitateko irakasleekin eta inguruko profesionalekin.
Udako campusetik igaro ondoren, unibertsitate aurreko gazte hauek pozik agertu dira egindako jarduerekin, eta, asko ikasteaz gainera, irakasleek proposatutako jarduera bakoitzarekin asko gozatu dutela ere adierazi dute.
Temas
Más en Sociedad
-
El plan que nunca falla en Semana Santa para pasar un día inolvidable en familia
-
Pradales estima que sería “un grave error político cerrar la puerta” al traslado del ‘Guernica’
-
El Ministerio de Sanidad acepta la mediación independiente que ha sugerido Euskadi para reconducir la huelga médica
-
El Supremo respalda suspender los juicios por enfermedad probada del abogado