Donostiak 400 milioi euroko aurrekontua kudeatuko du 2021an
DONOSTIA. Donostiak 400.001.417 euroko aurrekontua kudeatuko du aurten, hau da, 2020koa baino % 8 txikiagoa. Udalak joan den asteazkenean, martxoak 31, onartu egin zuen. Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera eragin zuzena izan du beherakadan.
Diru-sarrerei buruz:
- 80,2 milioi euro (% 20,2) zuzeneko zergetatik dator.
- 5,5 milioi euro (% 1,4) zeharkako zergetatik.
- 102,6 milioi euro (% 25,8) tasetatik eta beste motatako diru-sarreratatik.
- 150,1 milioi euro (% 37,8) Udalak Finantziatzeko Foru Funtsatik.
- Kapital diru-sarreratik 14,5 milioi euro (% 3,6).
- 44 milioi euro beste kapital diru-sarreratik (% 11).
Gastuari dagokionez:
- 151,4 milioi euro (% 45,6) pertsonalaren gastuak dira.
- 145,5 milioi euro (% 43,9) gastu arruntak.
- Transferentzia arruntak 32,4 milioi euro dira (% 9,8).
- 1,9 milioi euro (% 0,6) beste gastu batzuri dagokie.
GIZARTE EKINTZA, AUZOAK ETA ETXEBIZITZA
Gizarte-sustapenerako eta babeserako jardueratara bideratutako aurrekontu-sailak 2,6 miloi eurotan handitu dira, legealdiaren hasierako aurrekontuarekin alderatuta, hau da, %8,5 gehiago.
Gainera, hiriko auzoetan 55 milioi euroko inbertsioak egingo dira, 2021eko aurrekontuko sailak eta iazko aurrekontutik berreskuratuko diren sailak kontuan hartuta. Eta horrenbestez, 80 jarduera baino gehiago egin ahal izango dira.
Era berean, Udal Gobernuak eta Elkarrekin Donostiak akordioa egin dute etxebizitzaren arazoari aurre egiteko.
ZATIKAKO ZUZENKETAK
Udal gobernuak Elkarrekin Donostia eta PP taldeekin hainbat akordio egin ditu aurrekontuan 4 milioi euroko balioa duten hainbat zuzenketa sartzeko.
Horien artean, 2 milioi euro zenbatzen duten hainbat neurri daude, hain zuzen ere, hiriak osasun-larrialdiari aurre egiteko estrategiarekin lotura zuzena duten hainbat neurri.
Temas
Más en Sociedad
-
Del pasado al futuro: FIRST LEGO League Euskadi sumerge a jóvenes en la arqueología
-
Estos son los galardonados en los Euskal Selekzioa Sariak 2025
-
Juan Carlos Olaeta es nombrado nuevo director general de Kristau Eskola
-
La madre de Gabriel Cruz sostiene que hay "indicios" de que Ana Julia Quezada "cobró un adelanto" por grabar un documental