DONOSTIA. Koronabirusaren pandemiak ostalaritzaren sektorean eragindako kalte ekonomikoak gutxitzeko asmoz, Donostiako Udalak deskontu-bonuen kanpaina abiarazi zuen. Egungo egoera kontuan izanda, kanpaina hori beste hilabetez luzatzea erabaki da. Gauzak horrela, interesatuek otsailaren 20ra arte erosi ahal izango dituzte bonuak helbide honetan, eta hiru hilabeteko epea izango dute bonu horiek erabiltzeko.
Marisol Garmendia Sustapen Ekonomikoko zinegotziak adierazi duenez, "udala jabetzen da, pandemiaren ondorioz, bereziki une zailak ari dela pasatzen ostalaritza. Sektorea indartzeko eta negozioen biziraupena eta, ondorioz, sortzen dituzten enpleguak bermatzeko programak eta laguntzak ari gara sortzen. Ikusi dugu deskontu-bonuen sistema ondo ari dela funtzionatzen, eta salmenta hilabete gehiago luzatzea erabaki dugu".
EROSTEKO URRATSAK
Donostia Pikotea online plataforman eskura daitezke ostalaritzako kontsumo-bonuak. 10€-ko bonuak dira; horietatik 7€ ordaintzen ditu bezeroak, eta gainerakoa Donostia Sustapenak. Bonuak online erosi behar dira, aukeratutako ostalaritza-establezimendu bakoitzeko, eta bezeroak jarri behar du harremanetan establezimenduarekin zer kontsumo mota egin nahi duen zehazteko: lokalean bertan izan daiteke edo etxera eramateko eskaera egin daiteke.
Pauso hauek eman behar dira erosketa egiteko:
Lo último |