Ostalaritza-establezimenduetan trukatzeko bonuen kanpaina luzatu du Donostiak
DONOSTIA. Koronabirusaren pandemiak ostalaritzaren sektorean eragindako kalte ekonomikoak gutxitzeko asmoz, Donostiako Udalak deskontu-bonuen kanpaina abiarazi zuen. Egungo egoera kontuan izanda, kanpaina hori beste hilabetez luzatzea erabaki da. Gauzak horrela, interesatuek otsailaren 20ra arte erosi ahal izango dituzte bonuak helbide honetan, eta hiru hilabeteko epea izango dute bonu horiek erabiltzeko.
Marisol Garmendia Sustapen Ekonomikoko zinegotziak adierazi duenez, “udala jabetzen da, pandemiaren ondorioz, bereziki une zailak ari dela pasatzen ostalaritza. Sektorea indartzeko eta negozioen biziraupena eta, ondorioz, sortzen dituzten enpleguak bermatzeko programak eta laguntzak ari gara sortzen. Ikusi dugu deskontu-bonuen sistema ondo ari dela funtzionatzen, eta salmenta hilabete gehiago luzatzea erabaki dugu”.
EROSTEKO URRATSAK
Donostia Pikotea online plataforman eskura daitezke ostalaritzako kontsumo-bonuak. 10€-ko bonuak dira; horietatik 7€ ordaintzen ditu bezeroak, eta gainerakoa Donostia Sustapenak. Bonuak online erosi behar dira, aukeratutako ostalaritza-establezimendu bakoitzeko, eta bezeroak jarri behar du harremanetan establezimenduarekin zer kontsumo mota egin nahi duen zehazteko: lokalean bertan izan daiteke edo etxera eramateko eskaera egin daiteke.
Pauso hauek eman behar dira erosketa egiteko:
- Erosleak zer establezimendutan kontsumitu nahi duen aukeratzen du.
- Establezimendu bakoitzeko erosi nahi den 10 euroko bonu kopurua aukeratzen da.
- Ordaintzeko orduan, 10 euroko bonu bakoitzeko 3€ deskontatzen dira; beraz, bonu bakoitzagatik 7 euro ordaindu behar du bezeroak. Nahi adina bonu eros daitezke establezimendu bakoitzeko.
- Erosleak mezu elektroniko bat jasotzen du, kode batekin, bonuen erosketa berretsiz. Ostalariak mezu elektroniko hori bera jasotzen du, kontsumitzeko orduan bonuen aldaketa berretsi ahal izateko.
- Aldi berean hainbat establezimendutan eros daitezke bonuak, eta, ondoren, erosleak nahi duenean alda ditzake.
- Bezeroak erabakitzen du eskatutakoa etxera eramatea nahi duen ala establezimenduan bertan kontsumitu nahi duen.
- Hiru hilabeteko epea dago bonuak aldatzeko.
Temas
Más en Sociedad
-
Mónica García entra en el Consejo Ejecutivo de la OMS
-
Uno de cada tres jóvenes vascos de entre 25 y 39 años no quiere tener hijos o hijas
-
La UPV/EHU incorpora a sus postgrados el curso de Experto de Derecho de Consumo en el marco del convenio con Kontsumobide
-
Detenido en Ibiza un hombre por agredir sexualmente a su expareja