DONOSTIA. Koronabirusaren pandemiak ostalaritzaren sektorean eragindako kalte ekonomikoak gutxitzeko asmoz, Donostiako Udalak sektoreari laguntzeko hainbat hobari onartu egin ditu. Zaborrak biltzeko tasa eta jabari publikoren erabilera pribatiboa eta aprobetxamendu bereziaren gaineko tasa aldatuko ditu, batik bat.

Donostiako alkate Eneko Goiak esan du, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen eskaerari jarraituz, aipatutako bi tasen gaineko hobariak luzatuko direla, covid-19aren pandemia dela eta hartutako erabaki publikoek jarduerari osorik edo partzialki erasaten ditoen bitarte guztian.

Horrenbestez, Lehendakariak 2020ko azaroaren 5ean hartutako 38/2020 Dekretuaren bidez, edota ondoren argitaratutakoen bidez, negozioa ixteko hartutako neurriren batek erasandakoek hobaria izango dute zaborrak biltzeko tasan. Bestalde, bigarren seihilekoan % 33ko hobaria jasoko dute Mahai eta aulkien gaineko tasan.

ALDAKONEA ETA ERAIKUNTZA INSTITUTUA

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du ikusgai izatea Donostiako Aldakoneako hegaleko zenbait lurzoru eta Altzako Eraikuntza Instituta berrantolatzeko hitzarmena.

Hitzarmena Udalak eta Kutxa Fundazioak adostu dute, eta horri esker, berriz antolatuko dira Mandasko Dukearen pasealekuaren ekialdeko eraikinetara jaisten diren Aldakoeneako hegaleko lurzoruak. Gainera, proiektatutako esku hartzeak nabarmen hobetuko du gune horretako ibilgailuen zein oinezkoen irisgarritasuna, Aldakonea egoitzakoa eta Egiako goiko aldekoa.

SAN BARTOLOMEKO PLAN BEREZIA

Tokiko Gobernu Batzordeak hasierako onarpena eman dio San Bartolomeko Hiri Antolaketarako Plan Bereziari. Helburua da, bertan egongo diren ekipamenduen duseubya eta irtenbideak zehaztea. Hala nola, hurrengo ekipamenduak zehazten dira: saltoki gunea, parkea, bertan aurreikusita dagoen Topoaren geltokia eta eremuaren goiko aldea.

Plan Bereziak, halaber, erantzuna ematen dio saltoki gunea eta parkea inguruan integratzeari, baita saltoki gunearen sarrera-irteerei zein bertan egongo den aparkalekuari ere. Azken honek 200 plaza baino gutxiago izango ditu, eta gainera, hiriko bizikletentzako aparkaleku estalien sarearen parte izango den aparkaleku estalia izango du.

HAUR PARKEAK

Tokiko Gobernu Batzoerdeak hiriko hainbat haur parketan hobekuntzak egiteko hiru kontratu esleitzeko espedienteak onartu ditu.

  • Jolasak zein lurzorua aldatzeko eta berriak jartzeko kontratua hurrengo parkeetan: Nafarroa Behera, Baldomero Anabitarte, Azkoitia eta Alice Gulick.
  • Lurzorua aldatzeko kontratua hurrengo parkeetan: Katalunia plaza, Araba parkea, Hiru Damatxo plaza eta Ametzagainako haur parkea.
  • Hiriko 24 parketan hobekuntzak egiteko kontratua hurrengo auzoetan: Amara, San Roque, Sagues, Ulia, Egia, Intxaurrondo, Igeldo, Antiguo, Igara, Errotaburu, Aiete, Miramon eta Altza.

PLAKA FOTOVOLTAIKOAK

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoak jartzeko proiektuak aurrera eramateko kontratazio espedienteak onartzea hurrengo lekuetarako:

  • Zuhaiztiko kiroldegian instalazioa egiteko, 6 hilabeteko epea eta 292.847 euroko aurrekontua izango da.
  • Intxaurrondo Hegoa Eskolan instalazioa egiteko, 4 hilabeteko epea eta 136.529 euroko aurrekontua izango da.