DONOSTIA. Donostiako hondartzetan gauzatutako delituen kopurua behera egin du denboraldi honetan, ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean. Epe horretan % 11,7 jaitsi dira hondartzetan jarritako salaketak iazko datuekin alderatuz, hau da, 2019an 240 salaketa egon ziren epe berdinean, eta aurten, aldiz, 212.

Jaitsiera handiena Kontxako hondartzan izan da.

  • Kontxako hondartzan 149 izatetik 103 izatera igaro dira ( % 31 gutxiago)
  • Zurriolako hondartzan gora egin du datuak: 80 ziren 2019an, eta 84 dira orain.
  • Ondarretako hondartza 2019an 11 izatetik 2020an 25 izatera igaro da.

Gehien salatu diren delituen artean ebasketak daude: 158 salaketa, aurreko urtean baino 47 gutxiago (205), eta bizikleten ebasketak (26), 19 gehiago 2019ko datuekin alderatuta.

ATXILOTUTAKO ETA IKERTUTAKO PERTSONAK

Atxilotutako eta ikertutako pertsonei dagokienez, datuek erakusten dute gora egin duela aurreko urtearekin alderatuta. Hala, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko 2020ko hondartza-denboraldian 31 pertsona atxilotu zituzten - 2019an baino 16 gehiago -, eta delituren bat egiteagatik ikertutako pertsona guztiak 2019an 9 izatetik 2020an 10 izatera igaro ziren.

Hondartzetan banatuz, hala erregistratu dira atxiloketak:

  • Kontxako hondartza 15 pertsona, 2019an baino 8 gehiago
  • Zurriola hondartza, 13 atxiloketa, 2019an baino 5 gehiago
  • Ondarretako hondartza, 3 atxiloketa, ez zen atxiloturik izan 2019an

Martin Ibabe Herritarren Segurtasunerako eta Babes Zibilerako zinegotziak udaltzainek eta Ertzaintzak egindako lana goraipatu du; izan ere, "Bizi izan dugun uda ezohikoan, lan handia egin dute hondartzen edukiera eta funtzionamendua kontrolatzen, donostiarrek eta hilabete hauetan bisitatu gaituzten pertsonek hondartzez modu seguruan gozatu ahal izan dezate".

Era berean, hondartzainen, sorosleen eta hareatzetan ematen diren gainerako zerbitzuen laguntza eskertu du, uda ahalik eta ondoen egin ahal izateko.