DONOSTIA. Koronabirusaren pandemiak azoka atzeratzera behartu ondoren, hurrengo larunbatean, hilak 22, ospatu ahal izango da azkenik Donostiatruk bigarren eskuko azoka. Goizeko 10:00etan hasiko da, eta eguerdiko 14:00ak arte egongo da zabalik. Urtero bezala, Donostiako Easo plazan egingo da.

Azokan, produktuak berrerabili eta hondakinak murrizteko asmoz, hala nola arropa, jostailuak, liburuak, eta abar, saltzen dituzten postuak aurkitu ahal izango dira. Osasun-krisiak prebentzio-neurri batzuk hartzea eskatzen du, eta beraz postu kopurua mugatuko da, produktuak manipulatzea saihestuko da eta arropak probatzea mugatuko da baita ere.

Era berean, kontuan hartu beharko da erakutsiko diren produktuak erabilita daudela, hori dela eta, erosi ondoren desinfektatu, edo berrogeialdian mantendu beharko dira erabili aurretik.

NOLA PARTE-HARTU

  • Zuzenean interesatzen zaizkizun objektuak eros ditzakezu postuetan.
  • Zure objektuak antolatzaileek saltzea nahi baduzu antolatzaileen postura eraman ditzakezu goizeko 09:30k eta 10:00k bitartean. Prezioa jarri ondoren bertan utzi eta merkatua amaitzean dirua jasotzera, edo saldu ez badira objektuak hartzera, itzuli behar da. Gehienez 5 objektu utzi daitezke.
  • Azokan salmenta postua jarri nahi baduzu aurrez izena eman beharko duzu. Epea zabalik egongo da astebete lehenagora arte. Izena emandako guztien artean zozketa egiten da. Merkatua egingo den asteko asteazkenean pertsona guztiei jakinaraziko zaie emaitza. Parte-hartze arauak ikusi.

BERRERABILTZEAREN GARRANTZIA

Objektuak berriro erabilita euren balio-bizitza luzatu egiten da. Honela, hondakin kopurua, produktuen ekoizpenak ingurumenean dituen eragin kaltegarriak, eta baliabideen kontsumoa gutxitu egiten dira. Era berean, berotegi-efektuko gasen isurketa ere murriztu egiten da. Gas horiek Lurraren berotzeari laguntzen diote, aldaketa klimatikoa indartuz.

ONLINE MERKATUA

Donostiatruk-ek norbanakoen artean bigarren eskuko objektuen erosketa/salmenta errazteko bertsioa du sarean. Beraz, nahiago baduzu bertan iragarkia jarri eta objektuak sal ditzakezu. Bestalde, behar ez dituzun objektuak oparitu egin nahi badituzu honako web orri hau erabil dezakezu: nolotiro.org.