Bihar hasiko dira Gasteizko Koroatzearen auzoan bero-sarea ezartzeko lanak
GASTEIZ. Giroa Veolia izango da bihar Gasteizko Koroatzearen auzoan energia berriztagarria darabilen bero-sareak ezartzeko lanak egingo dituen enpresa. Aste honetan zehar Aldabeko gizarte etxeko aparkalekua okupatzen hasi dira jada, bertan galdara-gela jartzeko, eta astelehenean bertan hasiko dira obrak. Lan hauek SmartEncity proiektuari atxikitako auzkokoak ur beroz eta berokuntzaz hornitzeko egingo dira.
Lanek 12-14 hilabete irautea aurreikusi da. Une horretatik aurrera hasiko dira auzokoei zerbitzu ematen. Oraingoz, 28 bizilagun-komunitatek egin dute bat bero-sarearen proiektuarekin, Domingo Beltran de Otazu kaleko gimnasio batek, Aldade gizarte etxeak eta Koroatzearen parrokiak (Eulogio Serdan kalea).
Laster informazio bilera bat egingo da atxikitako zein interesatutako auzokoei proiektuari buruzko xehetasun gehiago emateko.
Koroatzearen auzoko bero-sareak energia termikoa (ur beroa) banatuko du bide publikoan barrena, sarera konektatzen diren etxebizitza eta eraikin pribatu guztiak ur bero sanitarioz eta berokuntzaz hornitzeko. Zehazki, ur beroa auzoko espaloietatik banatuko da, lurpetik doazen hodi aurreisolatuen bitartez, eraikin bakoitzaren hartuneraino.
Gasarekin bezala, hodi batek ur beroa igoko du eraikinean gora, etxebizitza bakoitzaren trukagailuetaraino, zeinek oraingo galdarak ordeztuko baitituzte. Energia termikoa (ur beroa) Aldabeko gizarte etxearen atzealdean jarritako galdara-gelan sortuko da. Auzoko galdara horrek biomasa erabiliko du erregai nagusitzat.
Udalak Europako sei herrialdetako beste 34 bazkiderekin batera hartzen du parte H2020 I+G+B europar programaren barruko "Hiri eta komunitate adimentsuak" proiektuan; Gasteiz ereduzko hiria da horretan, eta energia-eraginkortasunaren, garraioaren eta IKTen inguruko irtenbideak modu integratuan aplikatuko dira bertan. Proiektua 2016ko otsailaren 1ean abiarazi zen, eta bost urte eta erdi iraungo du.
Energia-eraginkortasunaren arloan, Gasteizko Udalak orain hasitako bero-sareak Visesa sozietate publikoa (Etxebizitza Sailburuordetza) eraikinetan egiten ari den birgaikuntza-lanen osagarri da.
Koroatze auzoaren birgaikuntza energetikorako proiektu hori izan zen Europar Batasunak aukeratutako lau proiektuetako bat —guztira 42 proiektu aurkeztu zituzten 100 hirik baino gehiagok—, eta biomasa baliatuko duen hiri-berokuntzako sistema bat (District Heating) instalatzea aurreikusten du.
Temas
Más en Sociedad
-
La ministra de Sanidad cree que el personal médico desconvocará la huelga después de Semana Santa
-
La jueza del caso Adamuz admite la acusación de seis entidades y rechaza otras cuatro
-
Salud reclama una solución al Ministerio ante el impacto de la huelga: 300.000 pacientes vascos afectados
-
El Gobierno Vasco lanza una guía para prevenir el maltrato financiero a personas mayores