GASTEIZ. Aurrera doa Urtaranen gobernuak sustatzen duen Olarizuko parke berriaren proiektua, Gasteizko birika berde izango denaren lehen lanetako batzuen bidez. Izan ere, azken egunotan hasi bisitariei harrera egiteko zentroaren lanak eta harmaila begetalaren lanak; azken horretan, aire zabaleko kultur ekitaldiak gozatu ahalko dira.

Bisitariei harrera egiteko zentroari dagokionez, hesiz itxi da hura egingo den lekua; aurreikuspenen arabera, datorren astean hasiko dira hondeaketa-lanak. Jose Mardones kalean erabilerarik gabe dagoen, eta lehenago EEEren mugikortasun elektrikoko zentroa hartu zuen informazio-bulegoa desmuntatu, lekuz aldatu eta berreraikitako da, horretarako 373.084,27 euroko inbertsioa eginez. "Sarrerako atea izango da harrera-bulegoa, lorategi botanikora doazen bisitariei ongietorria eta informazioa emateko lekua. Era berean, etorkizuneko parkeko jarduera ludikoak kudeatzeko gunea izango da, baita bizikletak alokatzeko ere, erakustareto txiki bat izateaz gain", azaldu du Mugikortasuna eta Espazio Publikoko zinegotzi Amaia Barredok.

Olarizuko parkera sartzeko zentroaren instalazioak hirigintza-aldaketak eskatuko ditu inguru hartan. Zabaldu egingo da Olarizu hiribidearen amaieran kale-muturra inguratzen duen espaloia, halako moduan non plaza txiki bat sortuko den, eraikinari zerbitzu emateko eta etorkizunean bestelako erabilera batzuk ere emateko. Bateratu egingo dira espazioak, sarrera eroso egin ahal izan dadin, hiribidetik zein espaloitik. Aldatu egingo da baita inguru argiztapena: kendu egingo dira gaur dauden farolak, eta horien truke zutoin eta proiektoreak ipiniko.

Espazioaren hegoaldeko muturrean instalatuko da harrera-zentroa, eta bertan horma bat paratuko da, aldi berean esertzeko banku bat eta Olarizuko lorategi botanikoko sarrera iragartzeko letra eskultorikoen oinarria izango dena. Horma zein letrak modu kontrolatuan erdoilduko den altzairuaz egingo dira, harik eta nahitako kolorea lortu arte; gero bernizez babestuko dira.

Harrera-zentroak Olarizuko lorategi botanikoko informazio- eta laguntza-zerbitzua hartuko du, eta baita olgeta-jarduera osagarriak egiteko lekua ere. Halaber, bizikletak alokatzeko lekua ere izango da. 200 metro koadro inguru izango ditu, eta oinezkoentzako bi sarbide.

Parkearen erakargarri handienetako bat harmaila begetala izango da, IGI-k bultsatutako proiektua. Hasiak dira baita azpiegitura natural hori egiteko lanak, zeinek 70.000 euroko inbertsioa izango baitute. Une honetan lur-mugimenduak egiten ari dira Olarizuko etxaldearen mendebaldean dagoen lursailean. Geroago bankuak eta eskailerak paratuko dira, eta landareak ereingo dira, lekuari harmaila-itxura emateko. Leku horretan herritarrek aire zabaleko ekitaldiez gozatu ahalko dituzte, inguru benetan pribilegiatu batean. Olarizu Eraztun Berdearen barruko harribitxietako bat da, eta Euskadiko lorategi botanikoa handia bihurtuko dugu", esan du IGI-ko presidentea Ana Oregik.