- Bihar ospatuko den LGTBIQ+ Harrotasunaren Egunarekin bat, gizartea sentsibilizatzeko, eta, pertsonak sexu orientazioagatik edo izaera afektiboarengatik baztertzearen aurkako neurriak indar-tzeko eskaera egin du Arartekoak, kolektibo horren aurkako “gorrotoaren diskurtsoak” bere horretan jarraitzen duela azpimarratuz.

Koronabirusak eragindako osasun-krisiaren ondorioz, aurten ez da kalean “harrotasunaren aldeko festa” ospatzeko aukerarik egongo. Hori bai, Arartekoak gogorarazi duenez, “beharrezkoa da gogora-tzea pertsona guztiek euren sexu-orientazioa askatasunez garatzeko eta beren genero-identitatea osoki bizitzeko eskubidea, horregatik jazarriak izan gabe”. Eta ez hori bakarrik. “Hainbat arrazoirengatik sexu-orientazioari zein genero-identitateari buruz ezarritako kanonak betetzen ez dituzten pertsonek, oraindik ere zailtasun handiak dituzte askatasunez bizitzeko lanean, kalean edota familia-harremanetan”, gehitu du.

Oinarrizko Eskubideen Europako Agentziak pasa den maiatzean argitratutako inkestaren arabera, 2012tik Europan “ez da ia hobekun-tzarik egon” esparru honetan, Espainian hainbat parametroren kasuan datuak badira ere. “Horrek erakusten du gure gizartea aniztasun afektibo sexualarekin gero eta solidariagoa eta ulerberagoa dela”, adierazi du Arartekoak.

Hori bai, herriaren defendatzaileak bidean aurrera egin ahal izateko, euskal botere publikoek lanean jarraitzea duen garrantzia aldarrikatu du: “Gure legedian hainbat arau jasota badaude ere, pertsona guztien berdintasun erreal eta eraginkorraren aurka dauden oztopoak erabat ezaba-tzeko, arlo horretan sakontzen jarraitu behar dugu”.