TOLOSA. Atzo, ekainak 16, asteartea, Tolosako kultur etxea eta udal liburutegiak beren ateak ireki zituzten hiru hilabete eta gero. Ordutegia murriztua izango da, goizeko hamarretatik ordu batera eta arratsaldeko lauretatik gaueko bederatzi eta erdiak arte, Horrez gain, bilera gelak erabili ahal izango dira aurretiko hitzorduarekin. Gainera, bihartik aurrera Gazte Topagunea irekiko da.

LIBURUTEGIA GOIZEZ IREKIKO DA

Kultur etxearekin batera, udal liburutegia ere irekiko da bihar, ekainak 16. Goizez bakarrik irekiko da, honako ordutegian: 10:00etatik 13:30era. Liburuak maileguan hartzeko, informazioa eskatzeko, liburutegiko txartela egiteko zein katalogoa edo eliburutegia zerbitzuak nola erabili ikasteko prestakuntza saioak emango dira.

Haur eta helduen mailegu zerbitzua batera emango dira, helduen liburutegian, Aranburu jauregiko sarrerako bulegoan. Liburuak maileguan hartu ahal izateko aurrez egin beharko da eskaera, katalogoaren bidez edo liburutegira deituta (943 69 74 62). Bestela bulegoko bildumatik aukeratu beharko da.

Liburutegira sartu ahal izateko derrigorrezkoa izango da maskarila janztea (6 urtetik gorakoek), eskuak garbitu beharko dira gelarekin, eta markatutako ibilbidea errespetatu beharko da. Horrez gain, erabiltzaile bakoitzak bere poltsa eraman beharko du maileguak gordetzeko, eta liburutegiko txartela egin nahi duenak bere boligrafoa eraman beharko du.

Liburutegira joaten diren pertsonak banaka sartuko dira, menpekotasunen bat edo 14 urtetik beherakoak izan ezik. Liburutegira itzulitako liburu guztiek astebeteko berrogeialdian gordeko dira berriz ere eskuragarri jarri aurretik.

ZINEMA ESKAINTZA UDAN

Orain egun batzuk iragarri zen moduan, zzine emanaldiak irailean berreskuratuko dira Leidorren, baina udaran ez da zinerik faltako Tolosan, aire libreko hainbat saio ari baita antolatzen udala udara begira prestatzen ari den kultur eskaintzaren barruan. Datozen egunetan emango da zerbitzu honi buruzko informazio gehiago.