DONOSTIA. Koronabirusak eragindako krisialdiaren eragina gehien sufritu duten sektoreei laguntzeko Ekonomia Suspertzeko Plana (PREK) jarri du martxan Donostiako Udalak. Horrela, merkataritzako eta ostalaritzako enpresa txikiek ibilgailu jasangarriak eta tarifa lehiakorrak izango dituzte.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Enrique Ramosek adierazi duenez, “neurri bat gehiago da hau, gure negozioei laguntza emateko egoera hauetara eta pertsonen erosketa ohitura berrietara egokitu daitezen. Tresna honi esker, saltokiek zerbitzu eraginkorra, jasangarria eta berritzailea eskaini ahal izango dute, eta lan bermeak izango dira zerbitzua ematen duten pertsonentzat”.

Eta hau ez da lehen laguntza, izan ere hor dago Donostia Market Plaza plataforma. Honekin erosketa bonuak eskaintzen dira % 30eko deskontuarekin eta etxerako zerbitzua duten saltokien zerrendarekin. Bigarrengo honekin, aldiz, tresna bat gehiago izango da hiriko negozioek beren eskariak etxera entrega ditzaten.

ETXERA ERAMATEKO ZERBITZUA

Tokiko ekimen honek garraio zerbitzu bat eskaintzen die nahi duten saltokiei, hauek beren eskariak etxera banatzeko aukera izan dezaten. Garraiobide hauek zero isurikoak izango dira, bai bizikleta zein ibilgailu elektrikoak, mugikortasun jasangarriaren alde Udalak dakarren estrategiarekin eta Donostia Sustapenak bultzatzen duen Smart hiriaren planarekin bat datorrena.

Ibilgailu ezberdinak izango dira: erdigunean Grosen eta Amaran bizikletan, moto elektrikoan edo kargako trizikloan; hiriko gainerako zonetan, furgoneta elektrikoak edo beste ibilgailu elektriko batzuk.

Banaketa zerbitzuak 24 orduko epea izango du, presazko tarifa kontratatu ezean, eta hurrengo produktuak banatuko dira, hala nola galkorrak ez diren salgaiak, fruta, elikagaiak eta loreak. Ez dira banatuko elikagai beroak edo izoztuak.

Beren produktuak hirian bertan entregatu behar dituzten Donostiako saltoki guztientzat da zerbitzu hau, eta, zalantzarik gabe, bitarteko baliagarria izango da etxerako zerbitzua eskaintzen duten eta Donostia Market Plaza plataformarekin bat eginda dauden saltokientzat. Etxerako zerbitzuan interesa duten enpresak zerbitzu hori ematen duen enpresarekin harremanetan jarri beharko dira.

BIGARREN FASEA LANTZEN

Udala eta Donostia Sustapena bigarren fase baten lanketan ari dira. Horrela, Donostia Market Plaza garatu, eta e-commerce plataforma batean garatzeko. Horri esker, Donostiako enpresa txiki guztiek izango dute beren merkataritza gunea, helburua Donostiako enpresen digitalizatzeari eta berrikuntzari laguntzeko. Izan ere aldaketa handiak ari baitira jasaten kontsumo ohitura berrien eraginez eta online merkataritzak hainbat abantaila eskaintzen ditu: enpresen merkatu naturala hiritik haratago zabaltzea, ustiapen kostuak murriztea, askoren arteko sustapena eta ordutegi eta egunen mugarik gabeko jarduera.