DONOSTIA. Koronabirusak eragindako osasun alertak kirol instalazio guztiak ixtera behartu zuen martxoan. Ia hiru hilabetez itxita egon dira eta, beraz, Kirol Txarteleko abonatuek ezin izan dituzte euren abantailak aprobetxatu, hala nola kirol-instalazioak erabili eta ikastaroetako saioetan parte hartu.

Hori dela eta, Donostia Kirola itxiera egun horien dagokion zati proportzionalaren itzulketak tramitatzen hasi da, bai abonuei bai ikastaroei dagokienez. Horretarako, bere web orrian abonatuaren eremuan banku-datuak baieztatu edota adierazi behar dira prozedura erraz baten bidez. Urrats hori ezinbestekoa da itzulketak berme guztiekin egin daitezen. Donostia Kirolaren arretarako guneetan ere egin daitekeen arren, web orriaren bidez egitea gomendatzen da.

Lauhileko ordainketa duten abonatuen kasuan, ekainean igorriko diren bigarren lauhilekoko ordainagirietan, itxiera egun horiei dagokien deskontua aplikatuko zaie, eta, beraz, ez dute inolako izapiderik egin behar.

Azkenik, Donostia Kirolak pazientzia eta konpresioa eskatu nahi die abonatuei. Izan ere, itzulketen bolumena oso handia da (50.000 abonatu eta 10.000 ikasle), eta horrek itzulketa-epeak ohi baino luzeagoak izatea eragingo du.

GAURTIK AURRERA SOROSLEAK EGONGO DIRA HONDARTZETAN

Gaurtik aurrera, eta irailaren 15era bitartean, Donostiako hondertzek sorospen zerbitzua izango dute. Goizeko 10:00etatik 20:00etara bitartean izango dira BPX Sport enpresako sorosleak hondartzak zaintzen. Guztira 24 sorosle izango dira bainua zaintzen eta bermatzen, Udalarekin akordioa lortu ondoren.

Gainera, astelehenean Kontxako hondartzan bainu lagundua eskaintzen hasiko dira 11: 00etatik 19: 30era. Aldez aurretik hitzordua eskatuta edo erlojuekin batera sorospen-postura hurbilduta eska daiteke zerbitzua. Zerbitzu horrek bere ohiko segurtasun-neurriak indartuko ditu.

Azkenik, gaurtik aurrera, hondartzan bertan jarritako dutxak eta horien sarbideetako garbigailuak ere martxan egongo dira. Dutxek ohiko lau txorroten ordez bi txorrota izango dituzte, erabiltzaileen segurtasun-distantzia bermatzeko.