ÚLTIMA HORA
Euskadi detecta 835 nuevos casos de coronavirus, 350 de ellos en Bizkaia
916 eurokoak

Donostiak saltoki eta establezimenduei bideratutako 1.400 laguntza emango ditu

01.06.2020 | 13:34
Saltoki baten erakusleihoa, 'Donostian behar zaitut' leloarekin.

DONOSTIA. Koronabirusak hiriko saltoki eta establezimendu txikiei eragindako kalte ekonomikoak arintzeko helburuarekin, Donostiako Udalak bonuak saltzeko plataforma bat abiarazi zuen. Bonuak 20 eurotan erosi ahal ziren, eta horien % 30a Donostiako Sustapenak ordaintzen zituen. Horiei esker, Donostiako Udalak establezimendu bakoitzeko 916 euroko 1.400 laguntza eman ahal izango ditu.

Ramosen hitzetan, "Herritarren aldetik erantzun oso positiboa izan dugu. Guztira, 360 saltoki eta lokalek eman zuten izena bonuen eskaintzan, eta, gaur egun, 310 establezimendutako 9.340 bonu saldu dituzte, 186.680 euroko balioa zenbatetsita. Webgunera egindako bisitak 400.000 izan dira, batez ere ostalaritza, moda, aisia eta edertasuna eta osasuna bezalako sektoreetako establezimenduak bilatuz".

ETXEZ ETXEKO ZERBITZUA

Donostia Market Plaza plataforman izena emandako negozioek tokiko zerbitzu bat izango dute eskaerak etxera eramateko.

Etxez etxeko banaketa zero emisioa duten garraiobideetan egingo da, bizikletetan edo karga elektrikoko ibilgailuetan, mugikortasun jasangarriaren udal-estrategiarekin bat etorriz. Erdialdeko guneetan, Grosen eta Amaran, bizikleta, karga-trizikloa edo motor elektrikoa izango da garraiobidea, eta hiriko gainerako lekuetan, furgoneta elektrikoak erabiliko dira.

Ekimenak 6 eta 9 langile arteko plantilla izango du, lan-kontratuduna, eta zuzenean banaketan jardungo dute. Banaketa hori handitu ahal izango da jasotzen duten eskaera kopuruaren arabera, eta zerbitzuak eskatzen duen logistikarako edo kudeaketarako langileekin osatuko da.

Paketeak banatzeko zerbitzua 24 orduko epean ezartzen da, edo egun berean, premiazko tarifa kontratatzen bada. Salgai ez-galkorrak banatu ahal izango ditu, bai eta fruta, elikadura eta loreak ere. Ez da aurreikusten elikagai beroak edo izoztuak entregatzea.

Sustapen Ekonomikoko zinegotziak adierazi duenez, "Gure negozioei pertsonen egoera eta erosteko ohitura berrietara egokitzen lagunduko dien beste neurri bat da. Tresna horren bidez, establezimenduek zerbitzu eraginkorra, jasangarria eta berritzailea kontratatu ahal izango dute, eta hori gauzatuko duten pertsonentzako lan-bermeak izango ditu".