Hondartzetan arduraz jokatzea eskatu du Donostiak
DONOSTIA. Donostiako Udalak hondartzetan arduraz jokatzea eskatu die herritarrei. Hurrengo astelehenean, Euskadi osoa sartuko da deseskalatzearen bigarren fasean, eta hondartzak eguzkia hartzeko eta bainatzeko erabili ahal izango dira. Beraz, inoiz baino garrantzitsuagoa izango da pertsonen arteko segurtasun-distantziak mantentzea.
Marisol Garmendia Gune Publikoko zinegotziak adierazi duenez, Kontxako hondartzaren kasuan mareek baldintzatzen dute espazioa. "Uneoro arduraz jokatzeko eskatzen diegu herritarrei, osasun krisiak indarrean jarraitzen duela jakinda".
Zentzu horretan, "Itsasgora baino bi ordu lehenago eta bi ordu geroago Kontxako hondartzan ez egoteko" eskatu die Garmendiak erabiltzaileei, "Pertsonen arteko beharrezko distantziak ezin direlako bermatu".
Denboraldi ofiziala ez dago martxan eta, beraz, ez da sorospen zerbitzurik, kabinarik, pixatokirik eta abar egongo. "Gure hondartzak, Kontxa bereziki, arazo ez bihurtzeko herritar guztien kontzientziazioa eta erantzukizuna azpimarratzen dugu", adierazi du zinegotziak. Zurriola eta Ondarreta hondartzak ez dute sarbide mugatu hori izango.
Gainera, Kontxako sarbidea mugatuta egongo da. "Eguzki klubaren parean dauden arrapala eta eskaileretatik baino ezin izango da hondartzara sartu eta bertatik irten. Gainerako eskailerak itxita egongo dira ", esan du Garmendiak.
- Lehenengo arrapala, Cervantes plazaren ondoan dagoena, sarrera eta irteerakoa izango da, hesien bidez behar bezala bereizita eta norabidearen berri ematen duten kartelekin.
- Erlojuen gunean, udaletxetik hurbilen dagoen arrapala jaitsi egingo da, eta Perlatik hurbilen dagoena, berriz, irten.
- Eskailera ireki bakarrak, Eguzkiren ondoan, baranda zentrala dute eta, beraz, bi norabideak izango dituzte.
Udalak jakinarazi du hondartzek, etengabe itxitako eskaileretan izan ezik, ez dutela itxitura fisikorik izango, eta, beste behin ere, hondartzek ondo funtzionatzeko erantzukizuna eskatu du. Udaltzaingoak esku hartu ahal izango du neurri horiek ageri-agerian betetzen ez badira eta guztien segurtasuna bermatzeko.
Temas
Más en Sociedad
-
‘Cosmeticorexia’: adolescentes adictas al cuidado facial (y al bisturí)
-
Ikasle Abertzaleak convoca acampadas por Palestina en los campus del País Vasco y Navarra
-
Detenido un menor al usar en una red social un programa de IA y manipular unas fotos de una conocida en Palma
-
El Gobierno vasco defiende que las familias numerosas son "la garantía del futuro y transmisoras de valores humanos"