Astelehenean argitaratuko dira Txomin Eneako alokairuko etxebizitzak esleitzeko zerrendak
DONOSTIA. Hurrengo astelehenean, hilak 25, Txominenean 162 alokairuko etxebizitza esleitzeko baremazio prozesuaren behin behineko emaitza argitaratuko du Donostiako Udalak. Egun horretan, eskaera egin duten pertsonek mezu bat jasoko dute beren puntuazioarekin, bai telefono zenbakian bat posta elektronikoan.
Hirigintza zinegotzi Nekane Arzallusek adierazi du, behin urtarrilean eskaerak egiteko epea amaituta, datuak aztertzeko prozesua aurreikusitakoa baino gehiago luzatu dela, eta azkenean 7253 eskaera onartu direla. Horren harian, honakoa gogorarazi du: “Prozesu honen helburuetako bat zen hirian etxebizitza eskaera egiten duten pertsonen datuak eguneratzea. Eta lortu da, izan ere, prozesua hasi zenean 30.000 eskatzaileen datuak zeuden, eta horietatik bakarrik % 22 gelditu dira. Eta datu horrek bat egiten du hirian etxebizitza eskaera aztertzen duten hainbat ikerketarekin”.
AURREZ AURREKO ARRETA ETA PROZEDURA
Donostiako Etxegintzaren arreta zerbitzuaren bulegoek asteartean, maiatzaren 26ean, irekiko dituzte ateak berriro, betiere, aldez aurretik eskatutako arreta egiteko.
Horretarako, aurrez aurreko arreta jaso nahi duten pertsonek astelehenetik, maiatzaren 25etik, aurrera hitzordua eskatu beharko dute, telefonoz (943481194), edo webgunearen bitartez.
Hitzordu bakoitzak 15 minutuko iraupena izango du; hitzordu bakoitzeko pertsona bakarra joan ahal izango da (mendeko pertsonak salbuetsita) eta musukoa eramatea ezinbestekoa izango da.
Horrenbestez, maiatzaren 26tik aurrera baremazioan parte hartu duten pertsonek euren egoera kontsultatu ahal izango dute aurrez aurrezko arretaren bidez, betiere aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Ekainaren hasieran alegazioak aurkezteko 10 eguneko epea hasiko da, eta behin epea edo dagozkion luzapenak amaituta, Donostiako Etxegintzako Administrazio Kontseiluak alegazioak erantzungo ditu eta behin betiko zerrendak argitaratuko ditu, eta orduan hasiko dira etxebizitzen esleipenak, betiere, etxebizitza bakoitzaren egokitasuna kontuan hartuta.
Temas
Más en Sociedad
-
Una mujer afectada por fibromialgia gana la batalla con la Seguridad Social: le ordenaron volver a trabajar hasta cuatro veces
-
La Red de Personas Torturadas de Euskadi pide el reconocimiento como víctimas de vulneraciones de derechos humanos
-
La Comunidad de Madrid urge a Aena a determinar filiación de quienes pernoctan en Barajas
-
Morant exige a Mazón convocar elecciones anticipadas: "Ya no nos vale un Consell inútil"