Konfinamenduan dauden ikasleen jarduera fisikoaren aldaketak aztertuko ditu EHUk
BILBO. Konfinamenduan dauden milioi erdi ikasleren jarduera fisikoaren aldaketak aztertuko ditu Euskal Herriko Unibertsitateko AgeingOn taldeak. Talde hau hamasei unibertsitateko partzuergoaren buru da, eta azterlana bideratuko du. Proiektua online egingo da, galdetegi baten bitartez. Galdetegi hori Ariketa Fisikoaren eta Osasunaren Sarea (EXERNET) osatzen duten unibertsitateetako 500.000 ikasleri bidaliko zaie, haiek erantzun dezaten.
«Azterlan hau parekorik gabeko ikerlan bat da nazioartean, bai ziurgabetasun aldi honetan unibertsitate ikasleek dituzten ezaugarri eta egoeragatik, bai konfinamenduaren baldintzak gogorragoak izan direlako Espainiako estatuan munduko herrialde gehienetan baino, jarduera fisikoa egiteari dagokionez», Jon Irazusta AgeingOn taldeko ikerlari nagusiak eta UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Fisiologia Saileko katedradunak azaldu duenez. «Azterlanaren emaitzei esker, estrategiak diseinatu ahal izango ditugu, unibertsitate ikasleek konfinamenduaren ondoren jarduera fisikoko ohituretara bueltatu ahal izan daitezen. Gainera, neurriak hartu ahal izango ditugu, etorkizunean antzeko egoerak bizi behar baditugu».
Hiru fasetan garatuko da proiektua: bat konfinamenduan zehar (konfinamenduaren aurreko eta konfinamenduko jarduera fisikoa alderatuko da) eta besteak konfinamendua amaitu eta hilabetera eta sei hilera. Aurreikusten denez, azterlanaren lehen faseko emaitzak uda baino lehen egongo dira prest. «Lehen emaitza hauekin estrategiak proposa ditzakegu, efektu kaltegarri posibleak leheneratzeko eta konfinamenduak eragin dituen ohitura onuragarri posibleei eusteko», azpimarratu du Jon Irazustak.
Ariketa Fisikoaren eta Osasunaren Sareak (EXERNET) «jarduera fisikoko eta osasuneko Espainiako ikertaldeak biltzen ditu, eta biztanleria talde berezien ikerketa koordinatzea, harmonizatzea eta dibulgatzea du helburu». Goi mailako hezkuntzako hamasei erakundek osatzen dute sarea. Hauek, hain zuzen: Euskal Herriko Unibertsitatea, Cadizeko Unibertsitatea, Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Granadako Unibertsitatea, Las Palmas Kanaria Handikoko Unibertsitatea, Leongo Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Sevillako Unibertsitatea, Valentziako Unibertsitatea, Zaragozako Unibertsitatea, Castellóneko Unibertsitatea, Miguel Hernández Unibertsitatea eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa.
Temas
Más en Sociedad
-
Euskadi estrena un modelo pionero en Europa en prevención y atención del alzhéimer
-
El servicio de atención a infancia y adolescencia Zeuk Esan recibió 2.293 consultas en 2025, 96 más que en 2024
-
Redondo ve la tragedia de Miranda un "salto cualitativo en el terrorismo machista" y alerta sobre Vox
-
Cerca de 19.000 contadores de agua caliente en Euskadi deberán adaptarse a lectura remota antes de 2027