DONOSTIA. Martxoaren 21ean, larunbata, Donostiako Udaltzaingoak hiriko errepideen kontrola areagotu zuen, alarma egoera dela eta. Arez geroztik, zirkulatzeko baimenik ez zuten 26 ibilgailu atzeman dituzte hirian zehar egindako 51 kontroletan.

Kontrolak hiriko bide nagusietan egin dira - eta egiten jarraituko dira -, eta helburua da, hiritik zirkulatzen ari diren ibilgailuak ezarritako neurriak betetzea eta, beraz, ibilgailuak lanera joateko edota baimendutako beste beharretarako erabiltzea.

Hiri-Segurtasun eta Herri-Babeseko zinegotzi Martin Ibabek honakoa azpimarratu du: "Kontrolak gehienbat egin dira hiriko sarrera eta irteeratan, baita trafiko dentsitate handia egoten diren bideetan ere. Eta horietan guztietan ikusi dugu trafikoa asko gutxitu dela eta ibilgailu gehienek zirkulatzeko balditzak betetzen zituztela".

Horiek horrela, Udaltzaingoak 1765 ibilgailu gelditu ditu martxoaren 21etik larunbatetik martxoaren 29ra igandera arte egindako 51 kontroletan. Eta kontrol horietan 10 ibilgailu salatu ditu, hau da, gelditutako %1,76.

16 SALAKETA KONTROL DINAMIKOETAN

Udaltzaingoak, halaber, hirian egiten duen prebentzio eta kontrol lanetan ibilgailuen zirkulazioaren jarraipen dinamiko bat egiten du. Eta helburua da justifikaziorik gabe zirkulatzen ari diren ibilgailuak atzematea.

Lan horretan, Udaltzaingoaren hainbat ibilgailu-patruilak 16 ibilgailu atzeman dituzte justifikaziorik gabe zirkulatzen.

Horren harian, Hiri-Segurtasun eta Herri-Babeseko zinegotzi Martin Ibabek eskertu du, hiritar gehienen kolaborazioa ezarritako neurriekin betetzen ari direlako, jakinda esfortzu handia izaten ari dela. Eta era berean, udaltzainei zuzendu zaie egiten ari diren lana eskertzeko, izan ere, beraien onena ematen ari dira birusaren zabaltzea ekiditeko.

Ildo beretik, hasi berri den asteari erreparatuta, Ibabek segidakoa gaineratu du: "Neurri berriak ezarri dira, eta horiek pertsonen mugikortasuna gehiago murriztuko dute. Horiek betetzea izango da gure lehentasuna". Hortaz, donostiarrei eskatu die, gaur arte izan duten jarrera eredugarriarekin jarraitzeko, guztion artean birusari aurre egiteko.