Emakumeen presentzia areagotu nahi da Dbusen lan poltsarako deialdi berrian
DONOSTIA. Emakumeen berdintasunerako borrokan lagundu egin nahi du Donostiako Udalak, eta argi dauka edozein laguntza ona dela hori lortzeko. Horretarako eman duen azken aurrerapausoa Dbus autobus-flotarako sortuko den gidarien lan poltsa berriaren deialdian emakumeen presentzia areagotzeko kanpaina zuzentzea izan da.
"Inork ez zaitzala frenatu", "Emakumea zara? Primeran" eta "Zurekin abiatu nahi dugu" leloak erabiliz, Dbusek emakumeak animatu nahi ditu prozesu horretara aurkeztera. Konpainiako emakume gidariak izango dira kanpainaren protagonistak, eta kanpaina Donostiako markesinetan zein autobus batzuen errotulazioan, Dbusen webgunean eta bere sare sozialetan ikusi ahal izango da.
Egun, bere gidarien plantillan 55 emakume dira, hau da, gidarien %11. Kanpaina honekin, sektore maskulinizatu honetan gidari lana gehienbat gizonezkoen lanbidea denaren ideiarekin haustea da.
Izena emateko epea martxoaren 2ra arte egongo da irekita, eta deialdi honen informazioa otsailaren 16an jarriko da eskuragai Dbusen webgunean, Langileen Hautaketa atalean.
Berdintasunerako Erakunde Laguntzailea
2010az geroztik dauka Dbusek Emakundek ematen duen Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Erakunde Laguntzailearen zigilua, enpresan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean aurrera egiteko hartutako konpromisoagatik eta egindako lanagatik eta horrela eremu soziolaboralean ekimen berriak sustatzeagatik. Era berean, BAI SAREAn parte hartzen du, Konpainiaren langileen garapena bultzatzen duten jardunbide egokiak sustatzeko.
Temas
Más en Sociedad
-
La mitad de las publicaciones sobre inmigración en X son desinformación
-
Son ya 22 los positivos por sarampión en dos empresas del mismo edificio en Alicante
-
Sanidad afirma que la probabilidad de detectar un caso autóctono del virus Nipah en el Estado español "es remota"
-
Un nuevo aviso amarillo alerta sobre rachas de 100 km/h en Bizkaia y Gipuzkoa este viernes por la tarde