BILBO. Kirol Txartelak bere errekorra gainditzearekin 2019. urteari bukaera emango zaio; izan ere, lehen aldiz, 49.000 abonatu kopurutik gora izango ditu, 2018. urtearekin alderatuta 1.000 bazkide gehiago. Hazkunde horretan oso paper garrantzitsua jokatu du Altzako udal gimnasio berriak: auzo honetako abonatuen kopurua %18 igo da 2019 urtean, 1.200 abonatu berriekin. Bestalde, 2019an sortutako guraso bakarreko familien abonuak erantzun ona izan du, 100 pertsona inguru izan dira kuota horren onuradun.

Harpidedunen jatorriari dagokionez, Antigua-Bentaberri auzoa lehen postua betetzen du (harpidedun donostiar guztien %18,5), jarraian Amara Berri (14,5%), %), Aiete (12,5%) eta laugarren posturaino igotzen da Altza (11%). Kirol Txartelako harpidedunen %10a beste herritakoak dira.

Zerbitzuen eskaintza eta berrikuntzak 2020. urterako

Kirol txartela 2020. urterako ekarriko duen berrikuntza nagusien artean, Loiolako Erriberako gimnasioa zerbitzu-eskaintzari atxikitzea da. Gimnasio hau, gaur egun birmoldaketa lanetandago. Kirol Txartelaren abonatuek gimnasio honetan sartu ahal izango dute, gainerako udal-kirol instalazioetan bezala. Gimnasio berria egokitzeko lanak urteko lehen seihilekoan amaituta egotea aurreikusten da. Bidebieta eta Paco Yoldi gimnasioak ere birmoldatzea aurreikusten da.

Ekintza horiekin, Kirol Txartelak 2020. urtean 16 udaleko kirol instalazioetara sarbidea emango du, eta bertan igerilekuak libre erabiltzeko aukera (6 kiroldegi igerilekuekin) eta baita gimnasioak ere (4.000 m2 baino gehiago, iaz baino 1.000m2 gehiago), Kirol Ekintzak kanpainaren ikastaroetan deskontu handiagoak eta Kirol Ekintzak Aukeran zerbitzu esklusiboa.

Halaber, udako denboraldian zehar hiru hondartzetako kabinak erabiltzen jarraitu ahal izango dute, eta zozketetan parte hartu ahal izango dute.

Bestalde, 2020. urtean, Altza auzoko bizilagunek beren Kirol Txartela atera nahi duten bizilagunentzako sarrera kuota ez ordaintzea mantenduko da. Gainera, Zuhaizti kiroldegiko berariazko abonua 2020ko uztailaren 1etik aurrera desagertuko da, eta oraingo onuradunak Kirol Txartelera pasa ahal izango dira sarrera-kuota ordaindu beharrik izan gabe