BBK Bardin nerabeen artean berdintasun-balioak sustatzeko programa martxan da
Ikastetxeek gaurtik hasita abenduaren 13ra arte egin ditzakete izenemateak hemen
BILBO. Prestakuntza-ekimen hau egun oso batekoa izango da BBK Urdaibai Zentroan (Busturia), eta eduki didaktikoak emango ditu Bizkaia osoko ikastetxeetako 12 eta 16 urte arteko nerabeek beren afektibitate- eta sexu-bizitza jarrera ireki, orekatu, begirunetsu eta berdintasunezkoen arabera eraiki dezaten.
Indarkeria matxistaren aurkako borroka bistatik galdu barik, programaren edukiak positiboan landuko ditu afektibitatea eta sexualitatea, betiere nerabezaroaren bi eboluzio-alditara egokituta eduki hori: 12 eta 14 urte arteko gazteentzakoa, eta 14 eta 16 urte artean dituztenentzakoa.
Gazteenentzat, genero-estereotipo eta rolekin lotura duten gaiak landuko dira. Harreman afektibo osasuntsu eta orekatuak lortzeko gakoak identifikatuko ditu ikastaroak, eta norberaren nortasuna eraikitzen lagunduko du samurtasunaren premisapean harreman-modu legez
Bigarren taldearentzat BBK Bardin programak berdintasunezko maskulinotasunetan etafeminitate ahaldunduetan jarriko du arreta, eta zelan bizi behar dituzten nerabeek sexuenarteko harremanak era samur, enpatiko eta begirunetsuagoan. Fase honetan, talde-presioakdesaktibatzeko ahalegina egingo da, eta afektibitatea eta sexualitatea mosaiko handi batlegez landuko dira, hor pertsona bakoitzak bere piezak aurkitu behar dituelarik, baitaafektibitate- eta sexu-esperientziaren gozamena kolokan jar dezaketen arriskuak ere.
BBK Bardin sei orduko prestakuntza da, bi saiotan banatuta, bat goizean eta besteaarratsaldean, eta Busturian dagoen BBK Urdaibai Zentroko instalazio zaharberrituetanemango da. Goizeko saioan zenbait talde-dinamika (ideia-jasa, eztabaida askea, eztabaidazuzendua, role playing, etab.) erabiliko dira, parte-hartzea eta interaktibitatea bermatukodituztelarik norberaren hausnarketa eta elkarrizketa eraikitzailea bultzatzeko. Jardunaldiabazkaldu ostean amaituko da parte hartzeko “laborategiarekin”, eta bertan edukiak finkatukodira hainbat euskarriren (bideo, marrazketa, idazketa edo antzerkiaren) erabilerasortzailearen bidez.
Ikastaroak 9 euroko kostua du ikasle bakoitzeko, eta prezioan sarturik daude hezkuntzaprogramaeta bazkaria. Ikastetxeek gaurtik hasita abenduaren 13ra arte egin ditzakete izenemateakondorengo estekan: https://www.bbk.eus/es//programas-educativos.
Más en Sociedad
-
Una mujer afectada por fibromialgia gana la batalla con la Seguridad Social: le ordenaron volver a trabajar hasta cuatro veces
-
La Red de Personas Torturadas de Euskadi pide el reconocimiento como víctimas de vulneraciones de derechos humanos
-
La Comunidad de Madrid urge a Aena a determinar filiación de quienes pernoctan en Barajas
-
Morant exige a Mazón convocar elecciones anticipadas: "Ya no nos vale un Consell inútil"