Nazio Batuak Massive Online Open Courses MOOC 2019 saria eman dio UPV/EHU-ari
‘Monetización del Valor Social Integral Generado por las Organizaciones’ ikastaroa izan da saritua
BILBO. Nazio Batuak Euskal Heriko Unibertsitateak abiatutako online ikastaro bat saritu du Massive Online Open Courses MOOC 2019 sariarekin. Konkretuki, ‘Monetización del Valor Social Integral Generado por las Organizaciones’ izeneko kurtsoa izan da saria jaso duena, garapen jasangarriko soluzioen sarearen atalean.
"UPV/EHUrako garrantzitsua da sari hau Nazio Batuen Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) aldeko apustu sendoa egina duelako eta unibertsitatearen irakaskuntza eta laneratzeko programen eta metodoen kalitatearen aintzatespena delako. Eta, azkenik, mundu mailan liderra den erakunde baten aintzatespena delako", nabarmendu du Leire San Jose UPV/EHUko irakasle eta proiektuaren buruetako batek.
Ikastaro honetan gizarteak duen kezkari heldu nahi zaio, antolakundeek balio soziala sortu egiten dutelako edo, aitzitik, murrizten dutelako. Testuinguru horretan, antolakuntza asko dira, bai sozialak, bai merkataritzakoak, bai eta administrazio publikokoak ere, planteatzen ari direnak beroriek sortzen duten balioa gizarteari nola identifika eta helaraz diezaioketen. Gaur egun ez dago kontabilitate sozialaren kontzeptu bateraturik, eta are gutxiago balio horren monetizazioa ahalbidetzen duen metodologia bateraturik.
UPV/EHUk, ECRI ikertaldearen bidez, gizarte kontabilitatearekin lotutako kontzeptu esparru bat eta kalkulu prozesu metodologiko bat garatuz erantzun dio problematikari, SPOLY izenekoa (erakundeek sortutako balio soziala neurtzen duena), MOOCen ezagutzera eman daitekeena.
"MOOC hau mundu osoko milaka ikastaroren artean hautatua izan da, munduko unibertsitate garrantzitsu guztiak aurkeztu ahal izan dira. Azken batean, ohore handia da hainbeste ikastaroren artean saritu izana ", dio San Josek.
Más en Sociedad
-
Pódcast de ciencia mediante inteligencia artificial para alcanzar una divulgación accesible
-
El Gobierno español iniciará la retirada y destrucción de vehículos dañados en la DANA
-
El nuevo registro de alquileres de corta duración supera las 3.000 solicitudes en Euskadi, con 2.605 para fin turístico
-
Un hospital de Pamplona permite por vez primera la visita a sus pacientes de perros domésticos