Bilbo - Euskadin gomendatutako pisuaren gainetik dauden umeen proportzioa %32,5etik %24,7ra jaitsi bada ere, Osasunaren Inkesta Nazionalaren emai-tzen arabera, ume obesoen kantitatea hazi egin da: 6-9 urte bitarteko mutilen ia %34k eta nesken %30,7k obesitatea dute. Horrez gain, 7 eta 14 urte bitarteko mutikoen %,6k eta neskatoen %7,9k ez du ariketa fisikorik egiten.

Arazoaren hedadura ikusita Osasun Sailak eragile publiko eta pribatuekin elkarlanean, SANO Euskadiko haur-obesitatea prebenitzeko estrategia aurkeztu zuen atzo Nekane Murgaren sailburuaren eta Juanjo Aurrekoetxea Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren eskutik.

Halaber, planak bi ardatz ditu: jarduera fisikoaren eta elikadura osasungarriaren sustapena. Horien baitan, zenbait helburu estrategiko planteatzen dira, hala nola, fruta eta barazkiak egunero jaten dituen haur- eta gazte-kopurua areagotzea. Modu honetan, jomuga horiek errealitate bihur daitezen, 18 proiektu estrategiko eta 30 ekintza jaso ditu, eta horietatik erdia martxan daude jada. Nabarmendu beharreko ekintzen artean, elikadura osasungarria egiteko familia-, eskola- eta osasun-ingurunera bideratutako informazio-kanpaina martxan jartzea dago. Izan ere, erabakietan lagungarri izan nahi du SANOk, erosketa egiteko, eguneko edo asteko menua presta-tzeko zein etxetik kanpora jatean menu egokia aukeratzeko orduan erabakiak erraztu nahi ditu.

Murgak azaldu zuenez, planak ingurune ez obesogenikoak sor-tzea jaso du, gizartea kontzien-tziatzeko, erabaki osasungarriei bide emateko eta hura prebeni-tzeko jardukera-urratsak ezar-tzeko. Horren barruan helburu “berezi” bat dago, bizitzaren aurreneko urratsetako osasunak ostera helduaroan bizitzaren osasunarekin izan dezakeen harremanari jarraiki.

“Dokumentua ekintzara bideratutako plan praktiko gisa eratu da, haur eta gazteek osasuntsu bizitzeko duten gaitasuna hobe-tzeko eta jokabide ez-osasungarrien arriskuak murrizteko, besteak beste, gaixotasun kardiobaskularrak, minbizia edo diabetesa, ingurunean elkarreraginean diharduten eragileekin lankide-tzan.

Hau guztia bermatzeko, guraso-elkarteentzako eta irakaskuntza-kooperatibentzako laguntza ekonomikoak handitu egin dira, umeen artean eskolan jarduera fisikoa sustatzera bideratutako parte-hartze proiektuak gara-tzeko, besteak beste, eskola-bideak sortu eta dinamizatzea, patioak jolasteko, ikasteko eta mugitzeko espazio eraldatzea eta familian jarduerak egitea. Neurri hauek eskola-ekosistema osasungarria sortzera daude bideratuta.

Azkenik, azpimarratzekoa da APP bat abiarazi dela, lehen mailako arretarako pediatriako kon-tsultetan gainpisua eta haur-obesitatea tratatzeko laguntza-tresna bezala.