Bilbo - Kolore biziak, marrazki modernoak, Blade runner-en ukitu futurista? lehenengo begiradan Euskaltzaindia bezalako erakunde baten ehun urteko historia konta- tzen duenik ez luke inork asmatuko; baina hori da hain zuzen ere Amaia Ballesteros ilustratzaileak eta Juan Luis Zabala gidoigileak egin nahi izan dutena, euskararen akademiaren irudi zaharkituari 180 graduko bira ematea.

Ballesterosek berak azaltzen dunez, bihar egunkariarekin batera zabalduko den Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna izeneko komikiaren enkargua jaso zuenean, Juan Luis Zabalak deituta; erronka handia izango zela jakin zuen, baina “gauza ezberdinak” egitea gustatzen zaionez, baiezkoa eman zuen segituan. Hala, gidoia irakurtzean testu mordoa izango zutela ikusi zuen Ballesterosek; baina helburua hasieratik, komiki irakurterraza egitea izan da ilustratzaileak egunkari honi azpimarratzen dionez.

Horrenbestez, ilustrazioak “serioak” direla azpimarratzen du; “ez dira umeentzako marrazkitxoak, gauza modernoa egin eta komikiaren hizkuntzara moldatu nahi izan dugu”. Eta bere estiloarekin bat dator gainera; izan ere “marrazki errealistak egin ohi ditut”. Horrenbestez, zientzia fikzioa asko gustatzen zaionez; komikian islatuta geratu da; izan ere Blade runner estiloa txertatu du liburuxkan, ukitu futurista emanez.

Aldizkariak, egutegiak, komikiak... bere karreran zehar denetarik egin du Ballesterosek, diseinatzaile grafikoa ere baita. Hala ere, nahiz eta ehunka proiektu abiatu dituen bere ibilbidea hasi zuenetik, “komiki hau enkargurik bereziena” izan dela dio bizkaitarrak; izan ere “ohorea izan da maite dudan hizkuntzaren akademiaren historia marraztea”, nahiz eta prozesua errazagoa izango zela imajina- tzen zuen; azkenean zazpi hilabete luzeko lana bilakatu da.

Hala ere, “oso pozik nago emaitzarekin, asko gozatu eta ikasi dut eta proiektua berriro abiatuko banu, ez nuke ezer aldatuko”. Akaso, orrialde gehiago txertatuko lituzke Ballesterosek, modu horretan, marrazkiei tarte gehiago eskaintzeko. Eta etorkizunean? “Zientzia fikziozko komikiak egitea atsegin dut, hala ere gai historiko hauekin jarraitzea gustatuko litzaidake; gure arbasoen komiki bat egin, gure historiaurrea, burdin aroa, meatzarien bizitza eta haien borroka...” euskal gizartearekin estuki lotutako gaiak hain zuzen ere.

Izan ere, bere proiektuak hauta- tzeko aukera du txikitatik komikizalea izan den ilustratzaileak; bedera. tzi urtez besteren kontura lan egin ondoren, gaur egun bere estudio propioa gidatzen baitu bizkaitarrak, eta berak azaltzen duenez, “nire ilusio eta esperientzia guztiak balia- tzen ditut bertan”.

Gainera, komikigintza gero eta arlo gehiagotara heltzen ari dela azpimarratzen du Ballesterosek; “nahiz eta pixkanaka aurrera egiten saiatzen garen, oraindik jende askok ez du gure lana behar den bezala baloratzen”.

Zientzia fikzioa, ardatz Dibulgazio testu bat izan arren, zientzia fikzioa baliatu dute Ballesterosek eta Zabalak. Iraganarekin eta etorkizunarekin jolastu, eta androide bat da Akademiaren historia ikasle talde bateri kontatzearen arduraduna. Zuzenean bat dator ilustratzailearen lan egiteko moduarekin, izan ere Marvel estiloko komikiak baino; fantasia eta Europar komikiak gustoko ditu bizkaiatarrak. Azaltzen duenez, Mike Mignola (Hellboy), eta Frank Miller (300 espartanoen komikiaren egilea), dira bere inspirazio iturriak.

Horrenbestez, bere ukitu pertsonala eman dio Euskaltzaindiaren historiari buruzko liburuxkari. “Nire estiloa nahiko koloretsua da eta trazu gogorra dauka”. Hala, historiaren “zuri beltzezko alde horretatik aldentzeko, kolore biziak erabili ditut”. Gainera, anekdota gisa kontatzen duenez, “ia amaieran jakin nuen Azkue ilegorria zela, beraz marrazkiak aldatu behar izan nituen. Bueno, denak ez... Urteak igaro ahala burusoil geratu zelako”, dio barrezka ilustratzaileak. “Bizitasuna eman nahi nion, bestela neke- tsua bilakatu daitekeelako testua. Modu entretenigarrian islatu nahi genuen”. Ballesterosen hitzetan, “Akademiaren historia komiki batean islatzeak modernotasuna ematen dio, eta entretenigarri egiten du”.

Egunkariarekin eskuragarri. Bihar Noticias Taldeko egunkari guztiekin egongo da salgai Akademiaren historia “modu entretenigarrian” kontatzen duen komikia, Juan Luis Zabalak eta Amaia Ballesterosek egindakoa.