BILBAO. 4,7 milioi pertsona baino gehiago bakarrik bizi dira Estatuan. Horietatik, bi milioi inguruk 65 urte baino gehiago dituzte, eta horien artetik %72 emakumeak dira. Testuinguru hori kontuan izanda, beharrezkoa da adinekoen eta euren familia inguruneen behar bereziei erantzutea. Gizarte guztiaren jarduketa eskatzen duen giza eskubide kontua da, duintasunez zahartu ahal izateko.

1.871 adinekok jaso dute arreta Bizkaian

Bizkaiko Gurutze Gorriarentzat, adinekoak lehentasuna dira. Aurten, Erakundeak biztanleriaren sektore horretako 1.871 pertsonari (1.274 emakume eta 597 gizon) eman die arreta Bizkaian. Estatu Mailan, Erakundeak 65 urtetik gorako 240.000 adineko baino gehiagori ematen die arreta, hainbat proiekturen bitartez.

Gurutze Gorriak nahita bilatzen ez diren bakardadea eta gizarte bazterketa murrizteko egiten duen lana ongizate emozionala hobetuz eta gizarte harremanak berrezarriz lortzen da, laguntasuna ematen duten boluntarioen bitartez, ez etxean soilik, ingurunearekin harremana sortuz baita ere, era fisikoan edo tresna digitalen bitartez. Bizkaiko Gurutze Gorrian, adinekoekin aritzen diren 620 boluntario daude, eta estatuko lurralde osoan 42.000 dira.

Agur bakardadeari

Bakardadeak duen eraginak eta giza eta ekonomia aldetik duen kostu handiak ardura berezia sortzen dute Gurutze Gorrian. Izan ere, Erakundearen konpromisoetako bat, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen isolamendua eta bakardadea apurtzen laguntzea da. Oso garrantzitsua da bi gauza ulertzea: bakarrik dauden pertsona guztiek ez dute bakardadea jasaten; eta asko dira norbaitekin egon arren bakarrik sentitzen direnak.

Bakardadea, konpainia eta laguntza falta erakusten duen sentimendu subjektibo negatiboa da. Oinarri horretatik abiatuz, gehienetan zahartzaroarekin erlazionatzen den arren, bakardadea ez da adinekoen arazo esklusiboa, eta ez du eragina adineko guztiengan. Bizitzako zenbait gertakarik, bizitzako une jakin batzuetan gizarte harremanak zailtzen eta bakardade egoerak sortzen dituzten nortasun krisialdiak eragin ditzakete.

Gurutze Gorria, konpromisoa adinekoekin

Gurutze Gorriak hogeita hamar urte baino gehiago daramatza biztanleriaren sektore horretara zuzendutako programak gauzatuz, adinekoen bizitza kalitatea hobetzeko xedez, euren zahartze prozesuan, identifikatuta dauden genero desberdintasunak murriztuz, eta baita orain arte hain nabarmenak ez diren beste arlo batzuk ere, bakardadea, autonomia pertsonal falta, narriadura kognitiboa, gehiegikeriak edo negligentzia, pobrezia? Eta baita adinekoek inguruan dituzten abaguneak ere (gizarte eta familia testuingurua, abagune sozio-ekonomikoa, etab.).

Gurutze Gorriak une honetan adinekoekin aurrera daraman esku hartzea honetara dago zuzenduta: autonomia pertsonalerako ahalmena handitzera; funtzio kognitiboei eustera eta hobetzera; nahita bilatzen ez diren bakardadea eta gizarte bazterketa murriztera, ohitura osasungarriak sartzera eta hobetzera; zahartze aktiboa sustatzera; babesa eta tratu txar egoera posibleei aurre egiteko ahalmena hobetzera; eta adinekoak zaintzen dituztenak zaintzera eta laguntza ematera. Gurutze Gorriak ongizate emozionala hobetzeko eta gizarte arloko konexioak berrezartzeko egiten du lan adinekoekin.