Mintzalasai jaialdiak euskara sustatu nahi du Baionaldean

Iaz zortzi mila lagunek parte hartu zuten Baiona, Angelu eta Miarritzen

09.02.2020 | 16:21
Mintzalasai ekimena bultzaten duten lagunetako batzuk aurkezpen ekitaldian.Argazkia: F. Dolosor

Iaz zortzi mila lagunek parte hartu zuten Baiona, Angelu eta Miarritzen

Euskararen egoera ez da samurra Baiona, Angelu eta Miarritzen, Ipar Euskal Herriko biztanleen %40a bizi den lurraldean. Euskarak ez du oraindik inolako lege babesik, %8k baizik ez du menperatzen eta erabilera %1,6ekoa besterik ez da. Hala ere, hiru hiri horietan 15.800 lagunek dakite Axularren hizkuntza eta hori sustatu behar dela diote Mintzalasai ekimenaren antolatzaileek.

Pasa den astelehenetik irailaren 29ra bitarte, euskararen erabilera bultzatzeko 45 hitzordu finkatu dituzte: arte martzialak, kirola, musika, dantza, irakurketa, edo ardoa eta txokolotearen arteko ezkontzaren dastaketa Pantxika Maitia kazetari eta ekoizlearen eskutik. "Miarritzen hasi ginen, gero Baiona eta Angelura zabaldu genuen eta jadanik zortzigarren edizioa dugu aurtengoa. Iaz zor-tzi mila lagunek bat egin zuten gure hitz orduekin" dio pozik Maialen Etxeberri Miarritzeko euskara alkate ordeak. "Elkarteei esker gaude hemen eta aurten 30 taldek eta 90 laguntzailek bat egin dute elkarbizitzaren aldeko ekimen honetan".

Gaur egun munduan hitz egiten diren zazpi mila hizkuntzen artean %90 desager litezke Unescoren arabera. "Ez da atsegina hori en-tzutea baina ez dago fatalitaterik" dio Viviane Itursarri Miarritzeko euskara teknikariak. "Egoera ez da onena baina ez da txarrena ere".

Busak eta rugbya Baiona, Angelu eta Miarritzen ere gero eta toki gehiago ematen zaio euskarari bizi publikoan. Euskaltzale askok deitora-tzen dute, halere, elebitasun orekaturik ez dagoela Trambus garraio publiko berrian. Miarritzeko rugbi taldean frantsesa eta euskara erabiltzen hasi ziren beren ekitaldi jendetsuenetan baina zuzendari-tza berriak aldaketa asko ekarri du, tartean, bertako hizkuntzaren baztertzea. "Min egiten du egun batetik bestera lan guztia zakarrontzira botatzea ezezagutza edo interes faltagatik" diote rugbizale euskaltzaleek.

"Baiona, Angelu eta Miarritzen euskararen alde ospatzen den ekitaldi handiena da Mintzalasai" pozten da Kepa Mouesca ekimenaren sustatzailea. "Ez du iduri euskara dagoenik hemen baina ongi begiratu behar da ikastegi askotan baitago, denetan ikastolak daudelako eta gainera 500 heldu dabiltza AEKn".

Lehen aldiz lurraldeko erakunde guztiek sostengua erakusten diote ekimenari. "Orain arte Elkargoa, Euskararen Erakunde Publikoa eta Baiona eta Miarritzeko udalak zeuden. Lehen aldiz Angeluko herriko etxea elkartu zaigu eta bada hor kontzientzia hartze bat" azpimarratu du Itursarrik. "Euskara bultzatzekotan Ipar Euskal Herrian, argi dago hiri handienek paper garrantzitsua joka-tzen dutela. Hemen lortzen bada indar gehiago eta adibidea emanen zaie barnealdeko herriei".

Mintzalasai ekimenaren egitarau osoa www.mintzalasai.eus gunean ikus liteke. Zenbait jardueretan izenak aurretik ematea gomendatzen dute antolatzaileek. Euskarazko hiztegi lizuna argitaratu dute sexuari buruzko aipamenak lantzeko. "Euskaraz ere plazerra hartu behar da" bota dute irriz Mintzalasaiekoek.

Datuak

noticias de deia