“La Neurona Summits” goi bilera asteartean ospatuko da Euskalduna Jauregian
Ekitaldian arrakasta lortzeko euren esperientziari buruz berba egingo duten zuzendaritza taldeetako kideak eta profesionalak bilduko dira
BILBO. Euskalduna Jauregia, enpresa estrategiari buruzko “La Neurona Summits” goi bileraren agertokia izango da bihar, irailaren 24an. Topaketaren helburuen artean enpresa eraldaketarako erantzuna sortzea dago, eta sektore barruko erreferentzia bilakatuko du Bilbo.
Hitzorduak, arrakasta lortu duten eta bertaratuen aurrean euren esperientzien berri emango duten zuzendaritza taldeetako kideak eta profesionalak elkartuko ditu.
Gainera, Laugarren Industria eta Teknologia Iraultzaren iritsierari buruzko hitzaldiak eta panelak egongo dira, eta harreman berriak sortzeko, networking-erako eta iritziak trukatzeko gune esklusiboa egongo da.
Jardunaldia hainbat gunetan egingo da, gaien arabera banatuta eta aldi berean martxan egongo diren 6 aretotan. Hogeigarren edizioa beteko duen “Finantzen eta Diruzaintzaren Foro Profesionalak”, aldaketaren benetako katalizatzailea arlo horren digitalizazioa izaten ari dela ikusteko aukera emango die bertaratzen direnei. “La Neurona Summit Marketina eta Salmentak” arlora joaten direnek, berriz, euren markak inoiz baino indar gehiagoz distira egin dezan beharrezkoak diren ekintza guztiak ezagutu ahal izango dituzte.
“Summit Pertsonak” atalean, gaitasunen eta talentuaren sustapena izango dira aretoaren ardatz dinamizatzaileak, erakundeen etorkizunean pertsonek betetzen duten lekua balioan jarriz. ETEek eta autonomoek ere izango dute elkarrizketarako lekua “La Neurona Adn Pymes” eta “Dagoeneko Etorkizuna Gara” arloetan. Bertan euren negozioei ahalik eta etekin gehien ateratzeko modua ezagutuko dute.
Más en Sociedad
-
Alerta por la presencia de THC en gominolas procedentes de la República Checa y Eslovaquia
-
Euskadi no tendrá que acoger a ninguno de los 4.000 menores migrantes en el nuevo reparto
-
La jueza de la dana rechaza agrupar las acusaciones y subraya sus "posturas claramente enfrentadas" en la causa
-
La Audiencia de Burgos rechaza apartar del caso a la jueza del caso de las exmonjas de Belorado