Mintzapraktikan izena emateko epea zabalik dago
Informazio gehiago aurki daiteke eskualdeetako euskara elkarteetan, euskaltegietan, udaletan edo www.mintzalaguna.eus gunean
BILBO. Topaguneko arduradunek adierazi dutenez, arrazoi ezberdinak medio, gaur egun, 22 herri desberdinetan 6.000 lagun baino gehiagok hartzen dute parte egitasmo honetan, eta aurten kopuru hori igotzeko asmoa dago.
Mintzapraktika bospasei laguneko taldetan elkartuta egiten da, eta parte hartzeko bi baldintza bete behar dira: euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko prest egotea.
Mintzalagunen komunitatea "ez da soilik elkarrekin euskaraz hitz egiteko tartea, baizik eta esperientziaz, bizipenez eta emozioez osoturiko mundu zabala". "Denek dute amankomuneko helburu bat, aisialdian euskaraz gozatzea, baina denborak aurrera egin ahala hizkuntzaz haratago doazen beste emozio eta bizipen batzuekin egiten dute topo mintzalagunek", gaineratu dute.
Modu honetan, Topaguneak euskaraz gehiago hitz egin edo euskaraz hitz egiteko gaitasuna landu nahi dutenei dei egin die mintzapraktikan parte hartzeko. "Adiskide giroan arituko zara hizketan eta pixkanaka somatuko duzu mintzapraktikaren efektua, izan ere, esperientziak erakutsi digu hizkuntza bat bidelagunekin batera ikasten bada, orduan indartzen dela haren erabilera. Kalean ere imajinatzen ez zenuen hamaika pertsonekin hasiko zara euskaraz hitz egiten", adierazi dute arduradunek.
Más en Sociedad
-
ESAN pide dotar a la Ertzaintza de pistolas táser siguiendo el ejemplo de Nafarroa
-
Víctimas de la dana piden implementar un sistema automatizado de aviso en emergencia sin necesidad de respuesta política
-
León XIV nombra un nuevo presidente de la comisión vaticana contra los abusos a menores
-
Pódcast de ciencia mediante inteligencia artificial para alcanzar una divulgación accesible