Bilbo - Euskadi Osasunean eta Hezkuntzan gehien inbertitzen duen autonomia erkidegoa da, Estatuko gizarte zerbitzuen zuzendaritzak argitaratutako txosten baten arabera.

Krisi garaia hasi aurretik, 2009an, eta pasa den urtean 2018an, autonomia erkidego bakoitzak gizarte zerbitzuetan egindako gastua alderatu du txostenak; modu horretan Euskadiren kasuan kopurua %40an baino gehiago igo dela frogatuz.

Horrenbestez, nahiz eta igoera altuena ez izan, Estatu mailan Hezkuntzan eta Osasunean gehien inbertitzen duen autonomia erkidegoa dela dio atzo adi- tzera eman zen ikerketak.

Bertan, pasa den urtean Osasunean biztanleko 1.690 euro inbertitu zirela aipatzen da; Madrilen baina 500 euro gehiago, 1.154 euro inbertitu baitzituzten 2018an. Hala ere, Estatu mailan guztira ia 4.000 milioi euro gutxiago gastatu dira; Euskadiren kasuan, kopurua biztanleko inbertitu den diru kopurua igo delarik.

Beste alde batetik, Hezkuntzari dagokionez, 1.250 euroko inbertsioa egin zen Euskadin; Estatuko batez bestekorik altuena izan delarik. Madrileko kopurua bizkoiztu du, 690 euro inbertitu baitzituzten biztanleko. Gainera, Estatuko batez bestekoarekin alderatuta ere, gastua altua da; 840 eurotan kokatzen baita.

Modu horretan, txostenak 2009ko kopurua 2018koarekin alderatu du, hala krisiaren ondoren gizarte zerbitzuetan aurrera eramandako gastuaren murrizketak bukatu diren iker- tzeko. Hala, Estatu mailan Hezkuntzan egindako inbertsioa guztira 2009an baino %6,9 a jaitsi dela frogatu da, Euskadin diru kopuruak gora egin ez duen arren, inbertsio handiena egin duen autonomia erkidegoa izan dela dio ikerketak.

Gainera, kopuru absolutuari dagokienez, Euskadik 2009an baino 300 milioi gehiago inbertitu dituela dio txostenak, %4,86 igo delarik. Egoera berdinean daude beste zortzi autonomia erkidego, krisi garaitik suspertu dira eta; Balear Uharteak, Valen- tzia, Nafarroa, edota Kantabria talde horretan daudelarik. - DEIA