DONOSTIA. Donostiako Udalak doako euskara ikastaroak eskainiko ditu langabezian dagoen biztanleriarentzat. Ikastaroak bi hilabeteko iraupena izango dute (urriaren 10etik abenduaren 5era), eta horietan parte hartzeko baldintza bakarrak 18 urte baino gehiago izatea, Donostian erroldatuta egotea eta langabezian egotea dira. Matrikulatzeko epea hurrengo astelehenean hasiko da, irailak 2, eta hilaren 20ra arte egongo da zabalik.

Ikastaroak urriaren 10ean hasi eta abenduaren5ean bukatuko dira eta asistentzia nahitaezkoa izango da. Doakoikastaro hauetan 18 urtetik gorako langabe donostiarrek eman ahalkodute izena.

Matrikulatzeko epea irailaren2tik 20ra dago zabalik eta Donostiako edozein euskaltegihomologatutan eman daiteke izena. Nahikoa da langabezia egoeranegotea izen-ematea hasten den datarako, irailaren 2rako. Ikastarohauek 120 ikastordu izango dituzte eta egunero hiru ordu emango dira;astelehenetik ostiralera, goizeko 10:30etik eguerdiko 13:45era (ordulaurdeneko atsedenarekin).

Ikastaro hauen helburua da,batetik, euskalduntzea indartzea, eta, bestetik, gizartean egoeraokerrenean daudenei euskara ikasteko aukera erraztea: “beharhandiena dutenei erraztasunak eman behar zaizkie, baita euskarasustatzeko garaian ere. Langabeek, euskara ikasten badute,etorkizunean lanerako aukera gehiago izatea espero dugu”adierazi du Jon Insaustik, Kultura eta Euskarako zinegotziordezkariak.

Iaz guztira 119 lagunek parte hartu zutenikastaro hauetan eta ikasleen balorazioa positiboa izan da.Horietatik, %25ak, euskara ikasten jarraitzea erabaki zuten hiruhilabete horien ostean, “doako ikastaro horiek jaso eta gero,horietako ikasle batzuk euskara ikasten jarraitu zuten, motibatutaaritu diren eta euskara gaitasunean aurrera egin duten seinale”gaineratu du Jon Insaustik.