Euskotrenek 250.000 bidaiari baino gehiago izango ditu Donostiako Aste Nagusian
Amarako estazioak 253.235 bidaiari jaso ditu bederatzi egunetan
BILBO. Halere, Donostiako Aste Nagusian zehar eskainitako zerbitzuaren balantzea oso ona izan da, aipatu beharreko gertaerarik gabe, honenbestez, enpresak helburu hori eskaintzeko egiten duen esfortzuak bere saria izan du.
Lehen asteburuko bidaiarien jaitsieraren ondoren, zenbakiak berreskuratzen joan dira asteazkenean, abuztuaren 14an, ia 40.000 lortu arte (hain zuzen ere, 39.855). Azken zenbaki hori egun bakarrari dagokion errekorra izan da. Ostiralean, abuztuaren 16an, eta larunbatean, abuztuaren 17an, jende gehien ibili diren egunak izan dira. Azken egunak, Hendaiako geltokiaren ixteak eraginda, erabiltzaileen jaitsiera erregistratu du.
Geltokiei dagokionean, Amara, logikoki, gehien erabili dena izan da, izan ere jaietan zehar trena erabili duten pertsonen gehiengoaren helmuga izan da. Baliogabetze kopuru handiena izan duten jatorriko geltokiak honako hauek izan dira Hendaia (25.413 erabiltzaile ? guztiaren %20,2a), Lasarte-Oria (14.295 - %11,4), Irun (11.760 - %9,4), Galtzaraborda (5.415 ? %4,3) eta Zarautz (5.368 - %4,3).
Euskotrenek eskerrak eman nahi dizkie erabiltzaileei, zerbitzuen erabileran izan duten jokabide eredugarriagatik: bai langileekiko, bai tren eta higigarriekiko, eta baita gainerako bidaiariekiko ere.
Más en Sociedad
-
ESAN pide dotar a la Ertzaintza de pistolas táser siguiendo el ejemplo de Nafarroa
-
Víctimas de la dana piden implementar un sistema automatizado de aviso en emergencia sin necesidad de respuesta política
-
León XIV nombra un nuevo presidente de la comisión vaticana contra los abusos a menores
-
Pódcast de ciencia mediante inteligencia artificial para alcanzar una divulgación accesible