BILBO. Iruña Ilunabarreak 'Echos' musika eta dantza ikuskizuna aurkeztuko du O-ko Andre Maria plazan arratsaldeko 20:00etan. Eflirkoa eta Karrikan taldeek parte hartuko dute ere Zoé Dumont eta Anna Konopska dantzariekin eta Iker Martin musikariarekin.

Ikuskizuna adin guztietako publikoari zuzenduta dago eta doan da; ikuslearekin elkarreragina izan nahi dute, eta Iruñeko Udalaren Harresietako Jaialdiaren barruan daude.

Datorren saioan Collective Eflirkoaren Echos dantza garaikidea ikusiko da. Arte-talde hori diziplinartekoa da, eta 2016an jaio zen Euskal Autonomia Erkidegoan. Flora Bougues koreografo eta dantzaria zein Eric Lenormand saxo-jotzaile eta musikagilea dira taldeko zuzendariak. Helburu artistikoa musika eta dantza garaikideak uztartzea da, eta zeregin hori arte-zein hezkuntza-proiektuetan garatzen dute.

Lan hau Karrikan plataformaren hirugarren edizioan aurkeztutako 18 proiektuen artean hautatu da; plataformak kaleko arteen sorkuntza bultzatzen du, eta Iruñeko Udala kidea da. Echos proiektua hautatzeko, originaltasuna, ikuspegi artistikoaren exijentzia eta bideragarritasuna hartu ziren aintzat. Ikuskizunak dantza garaikidea eta egungo musika-hizkuntzak zein tradizionalak uztartzen ditu hiri-eremuan. Gizakiak hirian duen kokapena da hausnarketarako gaia, eta haren gizarte- eta kultura-ereduak arakatzea proposatzen du.

Saio honetarako, Zoé Dumont zein Anna Konopska dantza garaikideko dantzariek ?Frantziako zenbait erakundeetan ikasiek? eta Iker Martinek ?Irungo musikariak? lagunduko dituzte Bougues eta Lenormand. Musika instalazio elektroakustiko batetik aterako da; soinu-gune berezia da, non saxofoiek (soprano, altu, tenor eta baritonoek) doinua, akonpainamenduak eta dantzarako efektuak emanen baitituzte.

Eflirko kolektiboak honako zentro eta erakunde hauekin ditu loturak: Maurice Ravel Pays Basque Kontserbatorioa, Lyongo Dantza Zentro Nazionala zein Dantzagunea, eta Hendaia, Bilbo, Gasteiz zein Iruñeko Udalak, besteak beste.