BILBO - Kontsumobidek on line salmentako 50 web-orri azter-tzeko kanpaina jarri zuen martxan herenegun, kontsumi-tzaileak jasotzen duen informazioa araudia betetzen duenetz egiaztatzeko jomugarekin. Kon-tsumoko Euskal Institutua denak, salmenta bolumen-handiko bost sektoreri erreparatuko die bereziki: arropari, oinetakoei, elektronikako etxetresna elektrikoa txikiei, jostailuei eta etxeko hornidura zein altzariei.

Hasi berrri den kanpaina hau, 2018an gauzatutakoaren jarraipena da. Bi urteotan Espainian egoitzaren bat duten webguneak hautatu dira, aipatutako sektoreetara bideratuz arreta. Iaz, analizatutako 50 webguneetan orotara 30 akats hauteman ziren.

Gehien errepikatu zena, EBko online auziak ebazteko plataformara sartzea ahalbidetzen zuen estekaren ausentzia izan zen. Alabaina, araudia bera duela gutxi ipini izanagatik betetzen ez zela pentsatu zen. Gainera, webguneen %14an ez zegoen aztera egiteko eredurik, eta %4an, eskubide horren inguruko informazioa falta zela sumatzen zen.

Izan ere, iazko ikuskapen-kanpainan 15 webgune aukeratu ziren. Horietan, produktuak eskuratu, eta horren ostean, atzera egiteko eskubidea gauzatzeko aukerarik al zegoen aztertu zuten. Bitan, itzuli beharreko zenbatekoa derrigorrezko 14 egun natural baino beranduago izan zen itzulia, eta kasu batean, saltzaileak uko egin zion produktua entregatzeko gehienko 30 eguneko epeari. Gauzak horrela, aurten jostailuaren sektoreko internet bidezko erosketak aztertuko dira, aipatutako arazo horrek bertan behera jarraitzen ote duen egiaztatzeko. - Unai González