KORDOBA - Pozoblancon gazte bati sexu-abusua egiteagatik akusatuta dauden horretan, La Manadaren lau kideren aurkako epaiketa burutuko da azaroaren 18, 19, 20 eta 21ean Cordobako Zigor arloko 1. zenbakiko epaitegiak ezarri duenaren arabera. Lau horiei eta beste bati iragan ekainaren 21ean kartzela-zigorra ezarri zieten Auzitegi Gorenean, Sanferminetan neska bati etengabeko bortxaketa jarraitua egiteagatik.
Epaiketa azaroaren 18an prozeduran parte hartzen duten aldeen aldez aurreko aurkezpenarekin, eta hala badagokio, ikertutakoen deklarazioekin hastea aurreikusita dago. 19an, lekukoak azalduko dira, 20an adituen txostenak azaleratuko dira, eta printzipioz, 21ean ahozko ikustaldia amaituko da, aldeen amaierako txostenen aurkezpenearekin.
Epaituko diren gertakariak 2016ko maiatzean gertatu ziren, eta egun horretan Antonio Manuel Guerrero, José Ángel Prenda, Jesús Escudero eta Alfonso Jesús Cabezuelok emakume bati kotxe baten barruan sexu-abusuak egin zizkiotela erakusten da eurek grabatutako eta partekatutako bideoetan.
Modu honetan, Fiskaltzak hiru urteko kartzela zigorra eskatu du lau akusatuentzat sexu-abusuengatik, lau urte gehiago intimitatearen aurkako delitua burutzeagatik eta gidariari, hots, Antonio Manuel Guerrerori 720 euroko isuna, lesio arinak eragin izanagatik.
Ministerio Fiskalak ere akusatuek erantzukizun zibil gisa, kalte-ordain solidario eta bateratua ordaintzea eskatzen du, 4.500 euro biktimaren sendaketarako eta 6.000 euro gauztatutako kalte moralengatik. Fiskaltzak eskatutako kartzela zigorrez gainera, gogoratu beharra dago 2018ko ekainean Pozoblancoko epaitegian biktimarekin komunikatzeko debekua, bera egon ohi den lekuetara gerturatzea zein bere etxetik 100 metro baino gutxiagora egotea debekatu zitzaiela -zortzi urtez sexu-abusuaren delituarengatik, eta bederatzi gehiago intimitatearen aurkako lege-haustearengatik-. Bien bitartean, defentsak absoluzioa eskatu du aipatutako grabazioak froga gisa har ez daitezkeelako aurkaratzea eskatu ostean. Izan ere, modu “ez-zilegi” batean lortu zirela salatzen du, Nafarroako Foruzaingoak era “prospektibo” batean jokatu omen zuelako, lau kide hauen salaketa bilatuz gertatu eta lau hilabete geroago. Gainera, Fiskaltzak ez du erabiltzen neskak salatzen duen kontaketa. Alabaina, bideoak onartzekotan, beste planteamendu bat jarraituko du.
Aipatutako grabazio horiek, El Periódicoren arabera, Antonio Manuel Guerrero partekatu zituen La Manada WhatsApp taldetik. Bertan, Prendak “loti ederrari txortan efitetik dator” edo “zerbait historikoa egiteko aukera galdu genuen” bezalako iruzkinak utzi zituen. Berak ere, El Peligro izeneko taldetik partekatu zituen bideoak eta bertan aurkitu diren iruzkinak ere ez dira adimentsuegiak.