Fisika + Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitzan UPV/EHUren notarik altuena da (12,616) lehen deialdian. Uztailaren 15ean hasiko da ikasle berrien matrikulatzeko epea. EHUk 15.611 eskaera ordenatu ditu.

Lehen ordenatze horretan, hauexek izan dira gutxieneko notarik altuena izan duten hogei graduak:

·Fisika + Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitza 12,617

·Biokimikako eta Biologia Molekularreko Gradua 12,569

·Medikuntzako Gradua 12,525

·Medikuntzako Gradua (euskaraz) 12,512

·Bioteknologiako Gradua 12,187

·Farmazia + Giza Nutrizioa eta Dietetikako Gradua 12,078

·Fisikako Gradua 12,056

·Odontologiako Gradua 11,965

·Matematikako Gradua 11,786

·Ingeniaritza Mekaniko + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradu Bikoitza 11,544

·Fisioterapia 11,407

·Erizaintza (Bizkaia) 11,262

·Biologia 11,180

·Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako + Zuzenbideko Gradu Bikoitza (Bizkaia) 11,127

·Erizaintza (Araba, ikastegi atxikia) 11,115

·Erizaintza (Gipuzkoa) 11,036

·Ingeniaritza Elektronikoa 11,029

·Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako + Zuzenbideko Gradu Bikoitza (Gipuzkoa) 10,940

·Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak 10,784

·Automobilgintzaren Ingeniaritza 10,474

Uztailean Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa ekainean gainditu zuten Batxilergoko ikasleak matrikulatzen dira, beste talde batzuen artean (Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleak, 25 eta 45 urtetik gorakoak eta titulatuak, besteak beste). Lehenengo matrikularako epe honetaz gain, be beste bi epe geratzen dira uztailean: bigarren deialdian (uztailak 20) deitutakoak uztailaren 22an matrikulatuko dira, eta hirugarrenean (uztailak 24) deitutakoak, uztailaren 26an. Bi deialdi horietan aurreko ordenazioan libre geratu diren plazak esleitzen dira. Geroago, irailean beste hiru deialdi egongo dira.

Guztira, UPV/EHUk 2019-2020 ikasturtean 94 gradu eskainiko ditu, tartean bost gradu bikoitz berri daudelarik: Farmazia + Giza Nutrizioa eta Dietetika,; Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza + Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza; eta Ingeniaritza Mekanikoa + Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Negozioen Kudeaketa + Lan Harremanak eta Giza Baliabideak, eta, azkenik, Bizkaiko Campusean eskaintzen den Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza + Zuzenbidea Gipuzkokoan ematen hasiko da.

Gainera, graduko zazpi titulazioetan unibertsitatea-enpresa prestakuntza duala egiteko aukera egongo da. UPV/EHU aitzindaria da modalitate horretan. Halaber, nazioarteko titulazio bikoitzen eskaintza ere handitu da (dagoeneko hogeita hamar baino gehiago dira). Prestakuntza programa horiek ikasleei aukera ematen diete graduko bi titulu eskuratzeko, bata UPV/EHUn eta bestea atzerriko unibertsitatean.

Guztira, Euskal Herriko Unibertsitateko fakultate eta eskoletan 8.448 plaza eskainiko dira. Plaza horiei gehitu behar zaizkie UPV/EHUri atxikitako hiru ikastegien hiru graduena (guztira, 230 plaza).